Berriak,Autobusa,Mugaz-gaindiko Autobusak,Tren geltokiak,Gaurkotasuna,Eskaintzak,Trena,Bizikleta,Autoa

Mugen irekiera: nobedadeak mugaz gaindiko mugikortasun zerbitzuetan

19 eka , 2020  

Ekainaren 20 eta 21aren arteko gauerdian bukatuko dira mugako zirkulazio-murrizketak. Horren ondorioz, Txik Txak Hegobus mugaz gaindiko lineek (31 eta 33) Irungo geltokietan emango dute zerbitzua igandeaz geroztik. Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak bi linea horiei buruzko informazioa argitara eman du ordutegi eta ibilbideekin: 31 eta 33. 

Lasarte, Donostia eta Hendaia lotzen dituen Topo tren zerbitzuak ez du Hendaiako geltokian zerbitzurik emango ekainaren 29ra arte, Hendaiako Euskotren geltokian egiten ari diren obrengatik.  

Horrez gain, Velibleu bizikleta zerbitzuak berriz ekingo dio bere mugaz gaindiko jarduerari ekainaren 29ko astetik aurrera.  


...