30/08/2022

Antzar Eguna

San Antolin jaien baitan urtero ospatzen da Antzar Eguna Lekeition, irailaren 5ean hain zuzen. Zatozte beraz jai tradizional hauek dastatzera!  

Zertan datza? Lekeitiarrak eta inguruabarretako biztanleak marinelez mozorrotu eta porturantz abiatzen dira koadriletan. Bertaz, -gezurretako- antzara bat kaitik zilintzik jartzen dute, soka baten bidez. Jardueraren helburua antzarari denbora gehien eustea da bertikalki astintzen den joaldietan. Festa zeharo ezaguna da, jende andana erakartzen baitu. Hala ere, nola gerturatu gaitezke Lekeitiora halako egunez Euroeskualdeko gune ezberdinetatik?  

Akitania Berria eta Irundik joateko, topoa hartzea gomendatzen da Hendaiatik hasita Donostiako Amara geltokiraino. Bertan Donostiako autobus geltokira joatea ezin bestekoa da, bertan Lurraldebus sarearen DB03 lineak Lekeitiora gerturatzen baitu. Zarautzetik ere igarotzen den linea berbera da.  

Bilboaldetik etorrita, Bizkaibus-eko A3512, A3513 eta A3523 lineek Bilbo eta Lekeitio udalerriak lotzen dituzte, ordu bete baino gehiago dirauen bidaian.  

Arabatik eta Gasteiztik Lekeitiora joan nahi izanez gero, bi aukera daude. Alde batetik, Bilbo izan daiteke lotunea, La Union autobusen bitartez. Behin Bilboko intermodaletik abiatzen diren Bizbaibuseko 3512 linearen bitartez, edo lehen aipaturiko A3513 eta A3523 lineatako geldialdietara joanik. Bestalde, Zarautzera egitea ere posible da Lurraldebuseko DB02 linearen bitartez, eta Inurritzatik abiatzen den DB03 lineak Zarautz-Lekeitio egitea baimentzen du. Bidai hau egiteko, ordutegien kontsulta egitea oso gomendagarria da.  

Irunea abiapuntu baldin bada, ALSA konpainiaren autobusek zuzeneko zerbitzua ematen dute Donostiaraino. Donostitik ere, DB03 linea da Lurraldebusen bitartez Lekeitiora iristeko modurik eraginkorrena.  

Gogoratu, garraio publikoko txartelen prezioan murrizketak indarrean daudela irailaren 1etik abenduaren 31ra arte. Zehaztasun gehiagorako, egin klik hemen.   

Lekeitiora iritsitakoan, gozatu kaleko ikuskizun eta giro apartaz!