21/07/2022

Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioa

Donostiako Jazzaldiaren 57. Edizioa ospatuko da uztailaren 20tik 25era. Donostiako hirigunean kontzertu andana antolatu dira. Era berean, Donostiako Jazzaldia saria esleituko zaio ibilbide musikal aparta duen jazz artistarentzako.  

Donostira abiatzeko, mugako iparraldetik baldin bazoaz, biziki gomendatzen da TER tren bidez Hendaiara joatea, gune intermodal horretan Euskotren trena hartzeko, zeinak Amarako geltokira eramango zaituen. Hortik aurrera, DBus-eko hainbat linea daude kontzertu-leku ezberdinetara gertura zaitzaketenak, 17. linea hala nola. DBuseko 21 eta 28 lineak ere alde zaharrerako bidea hartzen dute.  

Hala ere, tokiok 15 minutura kokatzen direnez, oinez zein bizikleta publikoa erabiltzea erraza eta sinplea suerta daiteke. Horretarako, DBizi zerbitzua erabiltzea gomendatzen da.  

Hirigunetik urrun dauden kontzertu tokietarako, garraio publikoa erabil daiteke. Hain zuzen, Garberara joateko, Amaratik Topoa hartu daiteke Intxaurrondora edo DBuseko 24 lineak har daiteke. Chillida-Lekuko giroaz gozatzeko, bestalde, Donostiatik topoa hartu daiteke Errekalde geralekuraino.  

Bilbotik baldin bazoaz, Donostira joateko hainbat modu daude eskura. Hainbat autobus linea daude, hiri artekoak zein nazioartekoak. Halaber, Euskotren bidez 2 ordu eta erdiko ibilbidea dago Donostiako Amara geltokira iristeko. Bertan bizikleta publikoa zein hiriguneko DBus lineak erabiltzea komeni da. Irunea eta Nafarroa iparraldetik baldin bazoaz, ALSA konpainiak bi hiriguneak lotzen ditu, eta zerbitzuon maiztasuna konpainiaren web gunean arakatu daiteke. Gasteiztik, ordea, Lurraldebus zerbitzua erabil daiteke Donostiako autobus geltokira iritsi eta bertan DBuseko 17 eta 26 lineak kontzertu-lekuetara eraman zaitzakete.  

Donostiako autobus geltokitik Garberako kontzertu tokira joateko, DBus-en 33 lineak ustiatzen du zerbitzua. Eta toki beretik Chillida-Lekura gerturatzeko, arestian aipaturiko Amara geltokira joatea gomendatzen da, bertan E2 lineako Errekalde-Donostia geralekuan jaisteko.  

Gaueko zerbitzuak 

Jazzaldiaren etorrerarekin, DBusek gau zerbitzuak ezarriko ditu asteazken eta ostegun gauerdira arte. Ostiral, larunbat eta igandeko gauetan DBuseko zerbitzuek goizaldeko 4ak arte iraungo dute. Zerbitzu horien jomugan dauden lineak ikusteko, egin klik hemen.