V3: Bizikleta alokairua Bordelen

Bordeleko hiriak (TBM), V3 edo Vclub izeneko 180 alokairu-puntu baino gehiago dituen bizikleta alokairu sare bat jarri du abian. Zerbitzu hau, Bordeleko biztanleek ez ezik, egun bateko turistek edo bisitariek ere erabil dezakete.

V3: Bizikleta alokairua Bordelen

Bordeleko hiriak (TBM), V3 edo Vclub izeneko 180 alokairu-puntu baino gehiago dituen bizikleta alokairu sare bat jarri du abian. Zerbitzu hau, Bordeleko biztanleek ez ezik, egun bateko turistek edo bisitariek ere erabil dezakete.

Normalean, bizikleta geltokiak autobus- eta tren-geltokietatik gertu kokatzen dira, eta beraz, autobus-aldaketak egiteko geltokien artean mugitzeko modu egokienetariko bat da.

Bizikleta alokairuaren lehen ordu erdia doakoa da. Ordu erditik aurrera, orduka ordaintzen da prezio desberdinarekin, aukeratzen den abonu-motaren arabera.
V3 - Alokatzeko bizikletak Bordelen

Nola alokatu daiteke bizikleta bat Bordelen?

14 urte edo gehiago dituen edonork alokatu dezake V3 bizikleta.
Bizikleta hauetako bat erabili ahal izateko, lehenik eta behin plataforma honetan erregistratu behar da, eta zenbat denborarako erregistratu nahi dugun aukeratu beharko dugu (egun batetik urte batera doazen epeak).

Egun batez edo astebetez bizikletak alokatzeko izena eman nahi baduzu, bizikletak alokatzeko aparkalekuen ondoan kokatzen diren banatzaile automatikoetan zuzenean egin dezakezu erreserba.

Erregistroa egiterakoan, banku-txartel bat eskatuko zaizu. Bizikleta 30 minutu baino gehiagoz jarraian erabiliz gero, orduka kobratuko zaizu txartel horretan.

Erregistratu ondoren, TBM edo Modalis txartela izanez gero, bizikleta hartzeko erabil daiteke. Txartel hauetako bat ez baduzu, V3 bizikletak alokatzeko aparkaletuetako banatzaileetan erabiltzaile eta gakoarekin logina egin dezakezu.

Bizikleta erabili ondoren, V3 aparkaleku batean aparkatu behar duzu, erabiltzeko denbora zenbatzen jarraitu ez dadin. Joan aurretik, ondo aparkatu duzula ziurtatu (bizikleta bat aparkatzen duzunean, «Biip» hots bat entzungo duzu).

V3 Bizikletak alokatzeko tarifak

V3 bizikleta erabiltzeko lehen ordu erdia doakoa da. Une horretatik aurrera, erabilera-ordu bakoitzeko ordaintzen da, erregistratzean aukeratutako abonuaren araberako tarifa desberdinekin.

TRIKIMAILUA: Behin bizikleta bat hartuta, 30 minutu baino lehen aparkatzen baduzu eta beste bizikleta bat hartzen baduzu, 30 minutuko kontua berriz hasiko da eta ez duzu ordaindu beharko.

Erregistratzeko orduan, erabili nahi den ordainketa mota zehaztu behar da. Ordainketa mota bakoitzak tarifa desberdinak bait ditu:

  • Egun 1eko bonua
  • Aste 1eko bonua
  • Hilabete 1eko bonua
  • Urte 1eko bonua. Bonu hau da bizikleta elektrikoak alokatzeko eskubidea ematen duen bakarra.

Erregistratzen ari zarenean, 140 € inguruko fidantza dagoela jakinaraziko zaizu. Fidantza hau lapurreta, galera edo materialari kalte eginez gero soilik kobratuko zaizu.

V3 Bizikleta aparkalekuen planoa

Transports Bordeaux MĂ©tropoleren webgunean bizikletentzako aparkalekuen plano bat aurkituko duzu. Bertan, denbora errealean, V3ko aparkaleku bakoitzean zenbat bizikleta eta aparkaleku dauden ikus daiteke.

V3 bizikletak alokatzeko planoa ikusi

Skip to content