27/07/2022

Baionako festen 90. urteurrena!

Baionako bestak uztailaren 27tik 31ra ospatuko dira aurten. Bi urteko hutsunearen ondoren, jende andana espero da, aurreko urteetan baino are gehiago. Segurtasun osoz mugitzeko, hiri barnean trafikoa eta aparkalekua eragotzi da, eta garraio publikoan bidaiatzea gomendatzen da.  

Zatozen lekuaren arabera, mugikortasun soluziobide ezberdinak daude zure eskuetara.  

Jatorria Akitania-Berria bada, Baionara trenez iristea gomendatzen da. Hirigunean, Txik Txak sareak hornitutako zerbitzuak moldatu dira Baionako besten beharretara egokitzeko.  

Aldiz, mugatik hegoaldeko lurralderen batetik baldin bazatoz, ibilbidea ezberdina zure jatorrizko lekuaren arabera.  

  • Irunea: Donostiara autobusez joatea gomendatzen da, geltokiz aldatu eta Amaratik Hendaiara topoa hartzeko. Hendaian Txik Txak sareko 3 linea har daiteke edo eskualde-mailako zein abiadura handiko trenak Baionako erdigunean utziko zaitu. Donostia eta Baiona hiriak lotzen dituen bidaietarako, EuskoPass eta PASSBASK mugaz gaindiko bidai-txartel konbinatuak erabiltzea komenigarria suerta daiteke.  
  • Donostia: Donostiatik abiatuz, Amarako geltoki izan behar luke abiapuntua topoz bidaiatzeko. Behinola Hendaian, TER eskualde-trenek zein TGV abiadura handikoek Baionara gerturatu zaitzakete. Bestela ere, Txik Txak sareko 3 linea eskuragai dago autobuses Hendaiatik Baionara joateko. Zinez komenigarria da mugaz gaindiko EuskoPass zein PASSBASK erabiltzean, Donostia eta Baiona bitarteko bidai guztietarako baliagarriak baitira.  
  • Bilbo: Bilbotik, hiri arteko autobusak Donostiara gerturatu zaitzakete. Hala nola, Lurraldebus zerbitzuak ugariak dira. Dena den, Bilbo eta Baiona lotzen duten nazioarteko trenak ere badaude. Transfermuga ibilbide kalkulagailuan eskuragai daude horiek. Bilbotik Donostirako bidea hartuz gero, aurreko paragrafoan zehazturiko orientabideak baliagarriak zaizkizu. EuskoPass eta PassBask txartelek mugaz gaindiko zati hori modu arduratsu eta eraginkorrean egiten lagunduko zaituzte.  
  • Gasteiz: Egokiena Donostiara gerturatzea suerta daiteke lehenbizi. Horretarako, bi garraiobide daude eskutara :  
  • Renferen distantzia ertaineko Media Distancia trenak  
  • Lurraldebus hiri arteko zerbitzuak 

Donostiara iritsita, Amaran du abiapuntua Topoak Hendaiara gerturatu eta ondoren autobusez edo trenez Baionara joateko. Kasu horietarako, EuskoPass eta PassBask txartelak erabiltzea gomendatzen da.  

  • Irun: Oinez, bizikletaz, Txik Txak sarearen autobusen (31 /33) zein Euskotreneko zerbitzuen bitartez, Hendaiako geltokira iris zaitezke. Hendaiako gune intermodaletik bi aukera nagusi nabarmentzen dira: trenez eskualde zein abiadura handiko zerbitzuak Baionako geltokira eramango zaituzte, eta autobusez Txik Txak sareko 3 lineak Baionako erdigunera gerturatuko zaitu.  

Baionan zehar mugitzeko  

Baionako bestetan mugitzeko, Txik Txak sareak bere zerbitzuak moldatu ditu, dela hirigune elkargoko biztanleriaren eskariak asetzeko, dela bestetara hurbiltzen diren turistei zerbitzu emateko. Informazio oro bilatzeko, egin klik hemen. 

Zerbitzu gehigarriak ezarri dira halaber Akitania-Berriko TER 51 linean, Baiona – Akize eta Baiona – Hendaia lotzeko. Joan-etorriko bidai txartelak propio ezarri dira.  

Baiona → Akize: tren bat goizaldeko 3:55etan 

Baiona → Hendaia: bi tren zerbitzu. Goizaldeko 1:05etan eta 4:10ean, azken egunean ezik, zeinak bigarren tren hori goizaldeko 3:30 abiatuko den.