12/05/2022

TRANSFERMUGA-RREKIN proiektu-itxieraren emanaldia

Interreg POCTEFA TRANSFERMUGA-RREKIN amaiera-ekitaldia maiatzaren 16an ospatu zen. Egitarau osotu bat antolatu zen bidaiariaren informaziorako dispositiboetan aurrerakuntzak erakusteko, baita Donostia eta Baiona bitarteko mugaz gaindiko trenbide loturaren estudioak ezagutzera emateko ere. Gonbidatuen artean, lurraldean tren zerbitzuak eskaintzen dituzten SNCF, Renfe eta Euskotren izan ditugu zuzen-zuzenean, mugako hausturarekin bukatzeko ondoko etapak gertutik ezagut ditzagun. Bestalde, Akitania-Berriko Modalis-en elkarreragintasun maila, Txik Txak markaren sorrera, Mugi txartelaren birtualizazio prozesua, eta mugaz gaindiko bidai-txarteletarako Transfermugaren funtzionalitate berriak aztergai dituen adituak ere lerroburuan egon dira.

Jarraian elkartruke horien guztien emankizuna ikusgai dago!