Berriak

COVID-19: MUGAZ GAINDIKO MUGIKORTASUNAREN AZKEN ORDUKOA

26 mar , 2021  

COVID-19aren pandemiak mugaz gaindiko lurraldean eragindako mugikortasun neurri murriztaileak eguneratu eta argitaratzen ditu Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak. Neurri murriztaileen infografia ikusgai dago hemen.

Horrez gain, Euroeskualdeak mapa interaktibo bat osatu du lurraldean irekita eta itxita dauden muga-pasabideak irudikatzen dituena. 2021ko martxoaren 27az geroztik, Pirinio-Atlantikoetako Prefekturak Lizuniagako eta Lizarrietako mendateetako pasabideak, eta Sarako muga-pasabideak ireki ditu.

2021ko martxoaren 27tik aurrera mugako-pasabideen egoera berria biltzen duen mapa interaktiboa osatu du Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak.


...