Transfermuga - 2015

Aukera guztiak azaldu

Proiektuaren hasieratik, 2015ean, bideo horren helburua zen mugaz gaindi ibiltzeko aukerak azaltzea, eta jendeak eskura zituen tresnak aurkeztea. Besteak beste azaltzen ziren, informazio atari eleanitza, Passbask txartel konbinatua, Biarritzeko aireportutik igarotzen diren Baionatik Irunerako Transports64 autobusak, …

Transfermuga - 2016

Ibilbide kalkulagailua aurkeztu

Bideo horren helburua zen mugaz gaindi ibiltzeko zeuden aukera guztiak azaltzea eta mugaz gaindiko ibilbide kalkulagailuaren irteeraren berri ematea.

Transfermuga - 2017

Nortasun bisuala eta Transfermuga labela

Bideo horren helburua zen nortasun bisual berria aurkeztea, Poctefa Transfermuga 2 proiektuaren baitan. Nortasun bisual horrek mugaren bi aldeak erakusten ditu, bereziki bere logoaren bidez baita ere bi koloreen bidez: arrosa, dinamikoa eta gaztea; urdina instituzionalagoa eta europarra.

Transfermuga - Hitzartze publikoa

Herritarrak mobilizatu

Transfermugak Baiona, Biarritz eta Donostia arteko autobus expres linea bat egiteko aukerak aztertzeko ikerketa bat abiatu du. Bideo horren helburua zen alde batetik prozesua azaltzea eta bestetik bertako jendearen eta turisten ikuspuntuak jasotzea.

Transfermuga & Open Data

Open Data zer den azaldu

Bideo horren helburua da Garraioetako Open Data baten inguruan daukagun proiektua azaltzea, proiektuan gurekin parte hartzen duen Open Data Soft-en laguntzarekin.

Transfermuga ESTIAko

Berrikuntza Idekian Mugaz gaindiko mugikortasunaren 24 orduak aurkeztu

Bideo horren helburua zen  garraioei zuzendutako berrikuntzaren 24 orduak aurkeztea. Transfermuga 2 (Poctefa) proiektuaren baitan egin da, mugaz bi aldeetako ikasle eta egiturak elkartuz.