Mugaz gaindiko bidai-txartelen azterlana: txartelen online salmentaren hipotesia

Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko mugikortasun estudioak biltzen dituen gunea.

Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak zuzenduriko mugaz gaindiko bidai-txartelak online saltzeko bideragarritasun azterlana eskuragai dago. Azterlana 7 txostenek osatzen dute, eta horietatik 6 argitaratu dira, hemen.

Azterlanak Transfermuga web gunearen baitan bidai-txartelen balizko salmenta-lehiatila baterako bideragarritasun teknikoa, juridikoa eta finantzieroa izan ditu xede, mugaldeko garraioetan bidaiarien esperientzia hobetze aldera. Lehenbizi, existitzen diren edo sortze-prozesuan dauden erraminta digitalen inbentarioa eratu da, Europako beste mugetako saiakuntza arrakastatsuenak Euroeskualdeko testuingurura ekarrita. Bigarrenik, salmenta-lehiatil bat abian jartzeak dakartzan arrisku, abagune eta baldintzak identifikatu ahal izan dira.

Taldearen aurkezpena

Azterlana burutzeko, Euroeskualdeak bulego ezberdinek osaturiko europar talde bat hautatu du. Partzuergoa Kisio Services & Conseil (bidai-txartelean adituak, bai eta gailu digitaletan ere), Seban & Associés (aholkularitza juridikoan adituak, modelizazio-ekonomikoak barne), eta Arbor, Tournoud & Associés (finantza-zuzenbidean adituak) gabineteek osatzen dute.

Txostenen deskarga

WordPress database error: [Table 'www_transfermuga_eu.wp_wpl_cookie_scan_cookies' doesn't exist]
SELECT COUNT(id_wpl_cookie_scan_cookies) AS ttnum FROM wp_wpl_cookie_scan_cookies

WordPress database error: [Table 'www_transfermuga_eu.wp_wpl_cookie_scan_cookies' doesn't exist]
SELECT * FROM wp_wpl_cookie_scan_cookies INNER JOIN wp_gdpr_cookie_scan_categories ON wp_wpl_cookie_scan_cookies.category_id = wp_gdpr_cookie_scan_categories.id_gdpr_cookie_category ORDER BY id_wpl_cookie_scan_cookies ASC LIMIT 0,100