03/11/2021

TRANSFERMUGA-RREKIN proiektua NAVARREFA kongresuan aurkeztu da

Iragan urriaren 28 eta 29an POCTEFA Navarrefa kongresua ospatu da Iruñeako Baluarte erakustazokan, “Mugaz gaindiko lankidetzaren aukerak” lelopean. 2014 eta 2020 programazio aldian POCTEFA funtsetan hautatuak izan diren eta Nafarroako eragileak barne hartzen dituzten proiektuen arduradunak biltzea izan da helburua. TRANSFERMUGA-RREKIN (2020-2022) eta Transfermugaren bigarren fasea (2016-2018) proiektuok Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak aurkeztu ditu, europar proiektuon Nafarroako kidea -besteak beste- Euroeskualdea bera baita.

Baluarte aretoaren dekorazioari ekarpena egin diote beraz TRANSFERMUGA2 eta TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuek, azken urteetako uzta ikusarazteko ideiarekin. Proiektu bakoitzak poster bana, informazio-txantiloiak eta aplikazioa deskargatzeko eskuorriak eskuragarri jarri ditu. Kongresuaren bigarren egunean, Euroeskualdeko lan-taldeak Pitching & Showcasing jardueran parte hartu du, eta horren bitartez TRANSFERMUGA-RREKIN proiektu garaikidearen lerro nagusiak eta zenbait emaitza aurkeztu zaizkie gainontzeko partaideei. Horrez gain, POCTEFAren 4. Ardatzean “Ondasun eta pertsonen mugikortasuna lagundu”, Ederbidea eta Bicimugi mugikortasun proiektuak ere aurkeztu dira.

NAVARREFA kongresuan sakontzeko, esteka honen bidez irudi-galeria ikus dezakezu: lehen eguneko irudiak eta bigarren eguneko irudiak.

TRANSFERMUGA2 eta TRANSFERMUGA-RREKIN Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzaturiko proiektuak dira.