EDERBIDEA

Ederbidea mugaz gaindiko lankidetza-proiektu bat da, bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko.

Ederbidea lankidetza proiektu europarra da Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio-Atlantikoakoetako 12 kide batzen dituena, eta lankidetza horren bitartez bizikletaren erabilera sustatzea du helburu proiektuak.

EDERBIDEA proiektuaren kideak honakoak dira: Pirinio-Atlantikoetatko departamentua, Nafarroako foru gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Imotz, Miarritze, Donibane-Lohitzune, Hendaia eta Irungo udaletxeak, Euskal Hirigune Elkargoko mugikortasun sindikatua, Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea, eta Plazaola Turismo Patzuergoa.

Lankidetza honen bitartez, bizikletaren erabileraren politika bateratu bat garatzea eta plantan jarri asmo du proiektuak: aisialdiko eta joan-etorriak turistikoak alde batetik, eta eguneroko joan-etorriak, bestetik. Erronka nagusiak karbono isuriak murriztea, trafikoa leuntzea eta biztanleriaren osasuna hobetzea dira.

Ederbidea Interreg POCTEFA proiektu bat da eta Europar Batasunaren partaidetzak sustengatzen du, EGEF Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren kofinantzaketaren bitartez.

Ederbidearen jarduera-ardatzak

1. ARDATZA. Mugaz gaindiko bizikleta plana

Bizikleta bidezko mugikortasuna hobetzeko irizpideak bateratzea eta lurraldeko txirrindularientzako zerbitzuak ezagutaraztea. Bizikleta erabilerarako egokitasunaren arabera sailkatu ibilbideak.

Deskargatu Ederbidearen planoa Baztan-Bidasoa bailaran
Bizikleta-bideen beste plano batzuk deskarga ditzakezu hemen

2. ardatza. Bizikleta bidezko joan-etorriak erraztea

Bizikletaz egiten diren joan-etorrien segurtasuna hobetzea, bizikletentzako bideak egokituz, tarte berriak garatuz, bide berdeak lotuz.

240 km-ko ibilbidea garatu nahi da Baiona – Irun – Iruñea artean, Eurovelo-1 ibilbide europarren barruan.

Zehazki, hiru eremutan jarduten da:

  • Nafarroan, EDERBIDEAk Bidasoako eta Plazaolako berdeguneak lotuko ditu (42,4 km). Garai bateko Plazaolako errepidea Iruñearekin (25 km) lotuko du Dos Hermanas, Irurtzun eta Iruña artean.
  • Pirinio Atlasikoetan EuroVelo 1-Ve ́ lodyś e ibilbidea egokituko da, 14 km-ko bizikleta-ibilbidearekin Biarritzen, Bidarten, Donibane Lohizunen eta Hendaian.
  • Gipuzkoan, txirrindularientzako eta oinezkoentzako bide-zati batek Bidasoako Ospitalea eta Amute auzoa (Hondarribia) lotuko ditu.

3. ardatza. Bizikletaren erabilera sustatzea

Sentsibilizazio-ekintzak, ekintza pedagogikoak, prestakuntza teknikoa, gidak, tokiko elkarteekin lankidetzan aritzeko jardunaldiak, ikasleentzako eta helduentzako programak, etab.

Ederbidea: bizikletaren erabileraren prestakuntza eta sustapena

4. ARDATZA. Intermodalitatea garatzea

Bizikleta garraio publikoarekin integratuz eta eguneroko joan-etorrietan erabiltzea erraztuz, aparkaleku seguruen bidez eta ibilbideei eta zerbitzuei buruzko informazio hobea eskainiz, besteak beste.

Besteak beste, intermodalitatea sustatzeko, Transfermugako gure ibilbideen bilatzaileak bizikleta beste garraiobide bat bezala erakusteko aukera eskaintzen du, aukeratutako ibilbide osorako edo beste garraiobiderik iristen ez den eremu eta ibilbideetarako.

IBILBIDEEN BILATZAILEA

Bilatu garraio publikoko ibilbiderik onena zure helmugara iristeko.