SMARTMOB: Mugikortasun iraunkorra Txingudiko Badian

SMARTMOB proiektua tokiko eta mugaz gaindiko mugirkortasun erronkei erantzun zehatz ematen saiatazen da, Bidasoa eta Txingudiko itsasadarrean kokatuta dauden hiru hirietan hain zuzen. ematen baitira mugaz bestaldeko joan-etorri nagusiak.

Bidasoa-Txingudi eremuan:

  • Eguneroko mugikortasunaren %90a autoz egiten da;
  • 11.000 auto igarotzen dira Behobiako zubitik egunero, Santiago zubitik baino bi aldiz gehiago;
  • Tokiko testuinguru batean ematen dira joan-etorrien ia %40a, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eremuan.

Ekintza-eredu ezberdinak gauzatzen ari dira proiektu honen baitan: mugaz gaindiko bizi-eremu honetako garraio zerbitzuen txartel bateratu bat, hirietako sarrera eta irteeren arteko seinaleztapen hobekuntzak, eta enpresen arteko mugikortasun planak, besteak beste.

Garraio-sareen mapa Irunen, Hondarribian eta Hendaian

Garraio publikoaren mapa bat garatu da, mugaren bi aldeetako joan-etorriak errazteko.
Smartmob mapa: garraio publikoa Irunen, Hondarribian eta Hendaian
Deskargatu garraio publikoaren mapa Irunen, Hondarribian eta Hendaian

Smartmob webgunean, garraio publikoaren planoaz gain, beste bi mapa interesgarri aurkituko dituzu:

Autobus linea elektrikoak

Smartmobek autobus elektriko berriak ere jarri ditu martxan, hala nola Irunbusen L-1 linea, 2019an martxan jarritakoa.

Frantzian, 8 autobus elektriko berri sartu dira Izarbel eta Bayonne Sainsontan lotzen dituen Txik Txak enpresaren 4. linean. Horrela, Txik Txakek 3 Tram ‘bus linea ditu, % 100 elektrikoak (18 trambus), 11 doako anezka guztiz elektrikoak eta 8 autobus berriak. Gaur egun, Txik Txaken flotaren % 18 elektrikoa da.
Irunbuseko autobus elektrikoa

Trafiko seinaleak hiru hizkuntzatan

Aipatutako hobekuntzez gain, Smartmob proiektuak mugako trafikoari buruzko informazioa hobetu du, seinaleak hiru hizkuntzatan gehituz.