Zertan da mugaz gaindiko mugikortasuna? (2013)

Edozein ekintza gauzatu baino lehenago, mugikortasunaren alorrean ezagutza oro ezinbestekoa da. Mpdu horretan, 2012an Akitania-Euskadi Euroeskualdeak mugikortasun joerak ikertzea helburutzat jo zuen, euskal Eurohiriaren mailan. Gauzatu ziren estudioek lau gai nagusi jorratu zituzten: mugikortasuna, trenbide-lotura, gertutasuna eta mugaz gaindikoa.

Azterlanaren zatiak deskargatu:

Zer aztertu da azterlan honetan?

Azterlan hau egin da Baiona eta Donostia arteko lurraldean erabiltzaileen mugikortasunaren diagnostikoa izateko.

Analisia egin du honako hauek kontuan hartuta:

  • Joan-etorrien ikuspegi multimodala
  • Mugikortasun-eskariaren azterketa: bidaiariak nola mugitzen diren
  • Ikuspegi sistemikoa: marketinari, komunikazioari, tarifikazioari eta bidaiarientzako informazioari buruzko bilakaerak kontuan hartuta.

Emaitza nabarmenak

Urbanizazio eta demografia desberdinak:

  • Iparraldea Espainiako zatia baino askoz urbanizatuago dago, batez ere Angelun, Biarritzen eta Baionan.
  • Hegoaldean askoz jende gehiago bizi da, batez ere Donostian eta Donostialdean.

Garraio-eskaintza oso desberdina:

Iparraldean:

  • Eskaintza txikia. Eskaintzaren artean trenak nabarmentzen dira. Eskaintza eskasak autoa gehiago erabiltzea sustatzen du: joan-etorriko 14 bidaia autoz, joan-etorriko 12 bidaia trenez.
  • Prezio garestiak: 8 €TER

Hegoaldean:

  • Tren eskaintza handiagoa, autoa ere erabiltzen den arren: joan-etorriko 28 bidaia autoz, 38 Renfe trenetan eta 47 Euskotren trenetan.
  • Preziorik onenak: 2,3 €Topoa, 1,8 €Renfe

Garraio publikoaren erabilera desberdina:

Hiri-autobusak:

  • Chronoplus: 8M
  • Dbus: 30M

Hiriarteko autobusak:

  • Pyrénées Atlantiques: 1M baino gutxiago
  • Lurraldebus: 20M

Trenbide-lineak:

  • Euskotren (Irun eta Donostia artean): 19.0000 bidaia eguneko
  • Renfe (Irun eta Donostia artean): 20.000 bidaia eguneko
  • Ter SNCF (Akitania Berria osoa): 35.000 bidaia eguneko

Ipar-hego simetriarik eza mugaz gaindiko mugikortasunean:

  • Garraio arrunteko joan-etorri gehienak Topoan egiten dira.
  • Hendaiatik Donostiarako joan-etorri ugari, alderantziz ez, ordea.
  • SNCF trena gutxi erabiltzen da Hendaiaraino. Erabiltzaileak aparkaleku bila dabiltza mugatik gertu.
  • Hendaiatik haratagoko SNCFren eskaintza eta tarifak hobetu egin behar dira.
  • Trenaren eta Hendaiako hondartzaren arteko lotura ez dago argi. Horrek autoa gehiago erabiltzea eragiten du.

Azterlanean hauteman diren mugaz gaindiko mugikortasunaren beste alderdi batzuk:

  • Mugaz gaindiko mugikortasun oso lokala (Irun – Hendaia).
  • Mugikortasuna diluituta dago distantziarekin. Eskaria asko murrizten da distantzia handitzen den heinean.
  • Distantzia ertaineko mugikortasuna (Baiona – Donibane Lohizune – Irun) batez ere erosketek eragiten dute.
  • Distantzia luzeko mugikortasuna (Baiona – Donostia) turismoak eta aisialdiak eragiten dute batez ere. Gutxien erabiltzen dena da.
  • Oro har, mugikortasuna ez dago lanari lotuta. Izan ere, etxeko eta laneko mugaz gaindiko mugikortasuna askoz ere ahulagoa da aztertutako beste herrialde batzuetan baino.
  • Joan-etorrien % 90 autoz egiten dira
  • Mugigarritasuna, erosketak direla-eta (iparraldetik hegoalderantz), muga osoan zehar barreiatuta, baina batez ere Irun eta Donostia aldera.

Antzemandako hobekuntza-beharrak

Distantzia laburreko joan-etorriak hobetzeko:

  • Irun, Hendaia eta Hondarribia arteko garraio publikoko sare bat sortzea.
  • Garraio publikoaren eta bizikletaren arteko lotura eta harremana hobetzea.

Distantzia ertaineko joan-etorriak hobetzeko:

  • Hiriarteko autobusen (frantsesak zein espainiarrak) ibilbideak mugaz haraindi luzatzea.
  • Aukera ona dago distantzia ertaineko eskaintza kostu murriztuan hobetzeko.
  • Tren eta Topo loturak optimizatzea:
    • TER – Topoa korrespondentzia hobetzea Hendaiako geltokian.
    • Bidaiariarentzako informazioa hobetzea
    • Oinezkoentzako seinaleak eta bideak hobetzea, batez ere jende asko dabilen garaietan.
    • Garraio-txartelen salmenta hobetzea.
    • Bizikletaren erabilerarekin lotura hobetzea.
  • Garraio azkarraren eskaintza hobetzea
    • Ter SNCFtik Baionatik Hendaiara doan linea Irunera arte luzatzea.
    • Lehen etapa bat izango litzateke, aurrerago Donostiaraino luzatzeko ideiarekin.
  • Txartelen salmenta hobetzea:
    • Mugaz gaindiko txartelen eskaintza zabaltzea. PassBask txartelean oinarrituta, PassBask 24 orduko eskaintza sortzea, adibidez.
    • Mugaz gaindiko billeteak, lurraldeko garraio-sare guztietan balio dutenak.
    • Mugako bi aldeetan Mugi eta Modalis txartelak elkarri onartzea.
    • Atzemandako bidaiariei egokitutako mugaz gaindiko tarifa berriak: taldeak, familiak, 24 orduko tarifak, etab.
  • Bidaiariarentzako informazioa hobetzea:
    • Mugaz gaindiko garraio-sareen mapa sortzea
    • Komunikazio-puntu tradizionalak hobetzea: seinaletika, estazioetako informazioa, etab.
    • Informazioa duen webgune bat sortzea.
    • Ibilbideak kalkulatzeko tresna bat sortzea.