Berriak

Euroeskualdeak mugaren itxierak izan duen eragina neurtzeko galdetegia ireki du

5 eka , 2020  

COVID-19aren krisiak sorturiko egoerak zein mailatan eragina izan duen neurtze aldera, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ekainaren amaieran aurkeztuko duen txostenaren galdetegia abiatu du. Mugaren itxierak hiritar ezberdinei eragindako albo-kalteak gutxitzeko abiapuntu izatea du xede galdeketak.

Mugako langileengan gaur egun mugaren itxierak dakartzan kalteen jakitun, Euroeskualdeak testigantza hauek bildu nahi ditu eta mugaz gaindiko errealitate desberdinak ezagutu.

Zentzu honetan, honako galdetegi hau betetzera gonbidatzen zaitugu, mugako hiritar zein langile gisa, zure traba eta arazoak kontatzeko.

Era berean, galdetegi hau zure ingurukoekin konpartitzeko eskaera luzatzen dizugu, bizipen edo testigantzok hiru lurraldeen arteko egoeraren ikusmolde osotuago bat irudikatu dezaten.

Galdetegia betetzeko epea ekainaren 14a da. Emaitzak ekaina bukaeran argitaratuko den txosten batean ezagutaraziko dira.


...