05/07/2021

Transfermuga eraberritu da

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak mugaz gaindiko mugikortasunarekin bat egiten jarraitzen du. Oraingo honetan, Transfermuga informazio multimodalaren atariak bisai berria dakar, zerbitzu digital berritzaileak eta ibilbide-planifikatzaile garatuago batekin. 2015ean martxan jarri zenetik, transfermuga.eu informazio atariaren mugaz gaindiko garraio erabilpenak hobeto ulertzea eta bidaiarien aukerak ebaluatzea ahalbidetu du.

Euren mugaz gaindiko joan-etorriak planifikatzeko, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako bidaiariek uda honetatik landa atari berri batez profitatuko dute www.transfermuga.eu, baita izen bereko aplikazioa ere erabili ahal izango dute, iPhone eta Android bidez eskuratu daitekeena.

Eraldaketa hauek mugaz gaindiko mugikortasuna ardatz duen TRANSFERMUGA-RREKIN europar proiektuaren baitan eman dira, zeina Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bitartez (EGEF) %65ean finantzatua den.

Modu honetan, Euroeskualdeak Navitia izeneko informazio plataformaren apostua egin du, mugaz gaindiko ibilbideetan bidaiariek funtzionalitate berritzaileak izan ditzaten lagun, Nafarroan, Euskadin zein Akitania-Berriko lurraldeetan.

Eleaniztuna izanik, atari honek ibilbideak, zerbitzu-eskaintzak, ordutegiak, salneurriak eta beste ematen ditu argitara. Era berean, Transfermuga atariak aisialdira eta turismora bideratuta dagoen atal bat eskaintzen du, mapa interaktibo ebolutibo batekin, eta proiektuaren aurreko edizioetatik gaurdaino gauzatu diren mugikortasun estudioak publikoaren eskutan jartzen ditu.

Ibilbide kalkulagailuari so eginez, honek funtzionalite nabarmenak ditu bidaiarien ongizaterako. Besteak beste, autokonplezio geolokalizatuak inguruan dauden toki interesdunak erakuts ditzake, edo ohiko eskaintza eta ibilbide seguruena bezalako funtzionalitateak ere. Denbora errealeko hainbat datu ere biltzen dira, eta lotura egokien kalkulua ere eskaintzen du gailuak. Geldiuneak, bizikleta publikoen tokiak, eta lurraldeko interes-guneak erakusten dituen mapa interaktibo batez lagundurik doa.

Perimetroari dagokionez, kalkulagailuak garraio-sare zabalago batez elikatua da, datu-basea modu nabarmenean aberastu baita. SNCF, RENFE, eta Euskotren bezalako trenbide zerbitzuen informazio teorikoa ere bertan da, ibilgailu pribatuaren ordez irtenbide multimodalak ere eskura izan ditzan bidaiariak.

Transfermuga web gunean, honako funtzionalitate hauek aurki ditzakezu: