01/02/2022

Lizitazioaren irekiera: garraio txartelak on-line saltzeko bideragarritasuna neurtzeko estudioa

LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak zerbitzuen lizitazio bat ireki du mugaz gaindiko garraio txartelak online eskuratzeko plataforma baten egingarritasuna aztertzeko asmoz. TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuaren baitan antolatutako deialdia da, ibilbide-kalkulagailu berria martxan jartzearen ondotik. Proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du Interreg V-A POCTEFA 2014-2020 programaren hirugarren proiektu-deialdiaren bitartez.

Lizitazio-deialdi honen helburua Transfermuga web gunean zein izen bereko aplikazioan erabiltzaileek mugaz gaindiko garraio txartelak eskura ditzaten bide-orri tekniko baten gauzatzea da.

Lizitazioaren aurrekontua 72.000 eurokoa da (BEZa kanpo).

Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 1ean bukatzen da, eguerdiko 12:00etan.

Hautagaitzen aurkezpena soilik modu numerikoan egin ahal izango da AMPA Akitania-Berriko kontratazio publikoaren atarian: Demat AMPA