26/01/2022

Euroeskualdeak TRANSFERMUGA proiektua Go Mobility azokan aurkeztuko du

“Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren elkargune profesionala”. Hori da Go Mobility azokaren lema, zeina apirilaren 27 eta 28an ospatuko den FICOBA erakusketa gunean. Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea baieztatutako erakusketarietako bat da. Euroeskualdeak bere TRANSFERMUGA-RREKIN mugaz gaindiko mugikortasun proiektua aurkezteko baliatuko du bere aldaera guztietan eta proiektukide guztien presentziarekin. Hortaz, Euskal Hirigune Elkargoko mugikortasun sindikatua, Euskal Trenbide Sarea eta SNCF Gares & Connexions erakundeek euren ekintzak ezagutzera emango dituzte.

Horrez gain, Euroeskualdea Go Mobility azokako erakunde laguntzailea da eta antolakuntzaren komite teknikoko kidea, baita ere.

Ibilbide kalkulagailua, bisitarien zerbitzura

Go Mobility azokara gerturatzeko, bisitariek Transfermuga ibilbide kalkulagailu berria baliatu ahalko dute  jatorrizko tokitik bidaia antolatzeko. Alde batetik, Go Mobility by Mubil web atariko Informazio praktikoa atalean. Bestetik, Transfermuga atarian zein iOS eta Android-erako Transfermuga-ren aplikazioaren bitartez.