05/07/2021

Euroeskualdeak Navitia aukeratu du

Mugaz gaindiko joan-etorriak planifikatzeko, Akitania-Berria Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeko bidaiariek uda honetatik aurrera atari berri batez eta mugikorrerako aplikazio batez goza dezakete, azken hori iPhone eta Android bitartez eskuragai dagoena. Berrikuntza hauek TRANSFERMUGA-RREKIN europar proiektuaren baitan kokatzen dira, Interreg POCTEFA V-A 2014-2020 programaren bitartez eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak %65ean diruz lagunduta.

Funtzionalitate berriak eskaintzen dituzte web guneak eta aplikazioak. Gailu horien bitartez posible izango da mugaz gaindiko joan-etorriak planifikatzea Nafarroa, Euskadi eta Akitania-Berria barne hartzen dituen lurralde osoan. Tresna eleanitza izaki, ibilbideei buruzko informazioa eskaintzen du, garraio publikoaren zerbitzuak, ordutegiak, eta beste. Kalkulagailu multimodalaz gain, bilaketa aukera aurreratuek bidaiarien bizitza zeharo erraztuko dute.

Besteak beste, autokonplezio geolokalizatua, ibilbide seguru edo maizena, denbora errealeko zenbait ibilbide, lotura egokien kalkulua, mapa interaktibo ikusgarri bat, eta ohartarazpenak jasotzeko eta ibilbide gogokoenak gordetzeko kontu pertsonala aurki daitezke bertan. Gainera, tokiko garraio sare ezberdinak txertatu dira eta mugikortasun aktiboko garraio-modu anitzak eransten joango gara. Lurraldeko garraio agintaritzen datuak erantsiz goazen heinean, kalkulagailuak bere perimetro geografikoa handitu egingo du eta garraio modu anitzagoak eskaini ahal izango ditu.

Aukera tekniko edo funtzional bat izatetik urruti, Navitiaren aukeraketak lurraldeak bere subirautza numerikoa babesteko borondatea eta bidaiarien informazioaren izaera publikoa eta interes orokorra islatzen ditu. Aspaldidanik darama Euroeskualdeak Open Street Map komunitatearen datu kartografiko irekiak lantzen. Horrez gain, TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuaren baitan, Euroeskualdeak UMAP mapa interaktiboa eskuz jorratu du, kultur-ekitaldiak, aisialdi guneak, edo interesgune turistikoak denak bidai esperientziaren parte izateko. Helburua zein den? Lurraldea mugiaraztea, garraio publikoaren erabilerak eskaintzen dituen sinergiak baliatuz puntu turistiko ezberdinak ezagutaraziz.

Navitia bidaiarientzako informazio-plataformak kode irekiko software-a da (AGPL lizentziaduna), eta horrek Euroeskualdearen independentzia teknologikoa bermatzen du. Edozein momentutan, Euroeskualdeak berak kudeatu ditzake, modu autonomoan zein hornitzaile batek lagunduta, kalkulagailua eta honi erantsitako zerbitzu guztiak.

La plateforme d’information-voyageur Navitia repose sur un logiciel qui est en open source depuis 2014. Concrètement : l’ensemble des services de calcul et d’exposition des données sont en accès libre (licence AGPL), ce qui garantit l’indépendance technologique de l’Eurorégion. À tout moment, l’Eurorégion peut administrer, de manière autonome ou avec un autre prestataire, le calculateur ainsi que les services complémentaires proposés.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) %65 kofinantzatu du TRANSFERMUGA-RREKIN proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014- 2020). POCTEFA programaren helburua integrazio ekonomiko eta soziala bultzatzea da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz-gaindiko eremuan. Bere laguntza ekonomia- jardueren inguruan kokatzen da, lurraldearen garapen jasangarria sustatzen dute estrategia partekatuen bitartez.

 

IBILBIDEEN BILATZAILEA

Bilatu garraio publikoko ibilbiderik onena zure helmugara iristeko.