10/03/2022

Donostiara trenez iristea? Renfek bere ordutegiak eguneratu ditu

Ipar Euskal Herritik Donostiara trenez joan nahi? Kasu horretan, hirugarren erreilaren obra-lanek Renfe Aldirien zerbitzuetan eragina izan dutela jakin behar duzu.

Gipuzkoan eskualdeko tren-zerbitzu publikoak ustiatzen dituen Renfek Irun-Donostia-Brinkola lineako ordutegiak aldatu ditu. Lanegun, asteburu eta jaiegunetako ordutegi berriak iragan martxoaren 7tik daude indarrean. Zerbitzuaren aldaketen irismena ikusita, Irun eta Bentak Irun geltokietatik Donostialdera bidaiatu nahi dutenek, euren Renfe Aldirietako garraio-txartelarekin Euskotreneko Topoan bidaiatzea dute. Kasu horietan, Irun eta Bentak Irun Donostiarekin lotzen dituen Topo lineak 33 eta 31 minutuko iraupena du, hurrenez hurren. Hendaia, Irun eta Donostia (E2 Lasarte-Hendaia) lotzen dituen Euskotreneko tren zerbitzuari buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Horrez gain, Renfe aldirietako garraio-txartela duten bidaiariek Regional Express eta Media Distancia zerbitzuetan ere bidaiatu ahal izango dute, betiere Donostiako nukleoko geltokietako batean trena hartu eta bertatik jaisten badira.

Renferen ordutegi berriak ikusteko, sakatu hemen.