09/01/2021

Hegobus sareak bost urte bete ditu

2021eko irailaren 1ean Euskal Hirigune Elkargoko hegoaldean kokatzen den Hegobus garraio-sareak 5 urte bete ditu. 2016 sortu zenetik, sareak 3 milioi bisitari erregistratu ditu, 2017 eta 2021 bitartean %53ko hazkundea jasoz. Bidaien ia erdia Hendaia hirigunean ematen dira, 31, 33 eta 35 lineen bitartez. Hiriguneetako lineak (81%) hiriartekoak (19%) baino erabiliagoak dira.

Hegobus sareak Kanbo eta Ezpeletaz gain Irungo Puiana auzora luzatu ditu bere lineak, udako sasoirako bederen. 31 eta 33 lineen bitartez, Hegobus mugaz gaindiko autobusen garraio publiko bakarra bilakatu da.

Transfermugan, Hegobuseko autobus lineei buruzko informazio zehatza ikus dezakezu, baita Hegobus autobus txartel eta tarifa motei buruzko informazioa ere.