Alsa Bus

Gaur egun, Alsa Espainiako errepide bidezko bidaiarien garraioko operadore garrantzitsuenetako bat da.
1916tik lortutako esperientziari esker, 1923an Automóviles Luarca, S.A. (ALSA) sozietatea eratu zen. Urte hartan egin zuen lehen bidaia gasolinazko motor-auto batekin. Ondoren, hirurogeiko hamarkadan, Alsaren historian inflexio-puntu bat eman zen, enpresaren etengabeko hazkundeari esker, errepide bidezko bidaiarien garraioaren Espainiako talderik handiena bihurtu arte.

100 urte baino gehiagoko ibilbide honetan lortutako esperientziari esker, eskualdeko, nazioarteko eta mugaz gaindiko garraio-zerbitzuen aukera zabalari esker, Alsa operadore integral bihurtu da.

Mugaz gaindiko garraioa


Nazioan eta nazioartean duten esperientzia handiari esker, Alsa autobusak herrialdeen artean mugitzeko modurik onenetako bat dira, batez ere Europa mailan, denboraren poderioz garatu duten bidaiarien garraio-sare zabalari esker.

Alsa: Europako autobus ibilbideen planoa

Transfermugaren bilatzailean gehien interesatzen zaizun nazioarteko ibilbidea egiaztatu dezakezu. Zenbat denbora beharko duzu zure helmugaraino?
Nire ibilbidea bilatu

Alsa Buseko nazioarteko edo mugaz gaindiko zerbitzu hauen artean, Espainia eta Frantziaren arteko loturak nabarmentzen dira, hainbat autobus linea baitituzte Baiona, Biarritz (aireportua barne), Donibane Lohizune, Hendaia, Irun, Donostia eta Iruñea hiriak lotzeko.

Baiona – Donostia linea

Alsa mugaz gaindiko autobus linea hau Donostia eta Baiona (edo alderantziz) artean mugitzeko modurik eroso eta merkeenetako bat da. Linea hau hiriko erdigunean dagoen Baionako autobus geltokitik irteten da, eta bertan Katedral Gotikoaz, Château-Vieux-az edo Jardin Botanique edo Les Halles azokaz gozatu ahal izango duzu.

Baionatik abiatuta, ibilbide honek ordubete inguruko ibilbidea egiten du Donostiako autobus geltokira iritsi arte, Biarritzen geldialdia eginez. Linea honek kontrako noranzkoan ere ibilbide bera egiten du.

Bidaia honek, pixka bat luzeagoa den eta honako geltoki hauek dituen ibilbide alternatibo bat ere badu:

  • Irun (Frantziako mugan)
  • Hendaia
  • Donibane Lohizune
  • Biarritzeko Tren Geltokia

Ordutegi eta ibilbideak kontsultatu

Baiona – Iruñea linea

Baiona eta Iruñea (eta kontrako noranzkoan) lotzen dituen Alsa autobus-lineak bi hiri hauek Frantzia eta Espainiaren arteko mugan zehar lotzeko modu azkar eta ekonomikoa eskaintzen du.

Baionako autobus geltokia, autobusaren irteera gunea, hiriaren erdigunean kokatzen da eta hiriko eraikuntza historiko, merkatu eta delicatessen gastronomikoei esker opor-leku ezin hobeaz gozatzeko aukera ematen du. Linea hau Donostiaraino zuzenean doa, bertan autobus-aldaketa bat egiten baita, eta Iruñearuntz irteten den autobusaren geltoki kopurua autobus bakoitzak egiten duen ibilbidearen araberakoa da.

Horrela, 2 ordu eta 45 minututik (Donostiako autobus-aldaketa besterik ez) 5 ordura arteko ibilbideak aurki ditzakegu (Donostian autobus-aldaketa bat eta Iruñeraino 22 geldialdi eginez).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen geldialdietako batzuk:

  • Tolosa: Gipuzkoako hiriburu historikoa den hiri txiki honetan, Tolosako zigarro eta teilak bezalako gozo dipikoak dastatzeko aukera izango duzu bere erdigune historikoa ezagutzen duzun bitartean.
  • Leitza: Mendien artean kokatzen den Nafarroako herri txiki eta idilikoa. Bertatik kilometro gutxira, Leitzaran baso-pistaz gozatzeko aukera izango duzu, ondo zolatuta eta naturaz gainezka dagoen 25 kilometroko ibilaldia.
  • Betelu: Nafarroan, Aralar mendilerroaren ondoan, kokatzen den udalerri txikia. Bisitatu ditzakegun dorretxe zaharrenetako batzuk ditu (XII. mendekoak).

Ordutegi eta ibilbideak kontsultatu

Bordele – Donostia linea

Alsak, Baionan geltoki bat duen autobus linea erregular bat dauka Bordele-Donostia ibilbidea modu eroso, azkar eta ekonomiko batean egiteko.

Autobus linea hau Bordeleko geltokitik irteten (eta iristen) da, Charles Domercq kaleko 33. zenbakian, hiriko erdigunetik gertu. Ingurune honetan, eraikuntza enblematikoez gozatu ahal izango duzu, hala nola Bordeleko Antzoki Handia, Saint André Katedrala edo Parlamentuko Plaza. Gainera, Bordeleko mahasti ezagunak, eta hauek sortzen duten paisaia deigarria ikusi ahal izango dituzu.

Donostian, Alsa autobusa Donostiako erdigunean dagoen autobus geltokira iristen da. Donostian, bere gastronomia eta kultur eskaintzagatik nabarmentzen den estilo frantseseko hiri eder batez gozatzeko aukera izango duzu.

Ordutegi eta ibilbideak kontsultatu

Biarritz – Donostia Alsa linea

Biarritzetik irteten (eta iristen) den linea honek Frantziako kostaldeko hiri hau Donostiarekin lotzeko aukera azkar eta ekonomikoa eskaintzen du. Ibilbide hau Biarritzeko aireportutik eta TGV geltokitik igarotzen da eta ondoren Donostiako autobus geltokira bideratzen da.

Biarritzen, euskal izaera nabarmena duen Frantziako kostalde atlantikoko hiririk ederrenetariko batez gozatu ahal izango duzu. Besteak beste, bere arkitektura tradizionalean ikus daiteke izaera hau. Gainera, itsasoaz gozatzeko edo paseo atsegin bat emateko hondartza ederretaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu.

Era berean, hondartza handian, Hôtel du Palais bisitatzeko aukera izango duzu. XIX. mendearen erdialdean Napoleonen emaztearen, Josefina de Beauharnaisen, ekimenez eraikitako jauregi ikusgarria da.

Bestalde, ibilbidea Donostiako Autobus geltokian amaitzen da (edo hasten da), hiriaren erdigunearen ondoan. Donostian, Espainiako hondartzarik hoberenetariko batzuetaz gozatu ahal izango duzu, edo beste paraje natural batzuez, hala nola Santa Klara uhartea, Igeldo mendiaren ikuspegia edo Urgull mendian (Donostiako alde zaharraren gainean) dagoen Motako gaztelua.

Ordutegia eta ibilbidea kontsultatu

Biarritz – Iruñea linea

Alsak erabiltzen dituen autobus ibilbideen artean, Biarritz eta Iruñea arteko linea (eta kontrako noranzkoan) alternatiba erosoa eta ekonomikoa da bi hiri hauek lotzeko.

Biarritzetik Iruñera doan (edo iristen den) linea hau Donostian egiten du autobus aldaketa, eta, ondoren, Iruñeako helmugaratz (edo jatorrirantz) abiatzen da. Horrela, bi hiri enblematiko lotzen ditu, eraikin historikoengatik eta paraje naturalengatik ezagunak, San Fermin jaiez gain.

Ordutegia eta ibilbidea kontsultatu

Biarritzeko aireportutik eta aireporturantz Alsa lineak

Donostia Biarritzekin lotzen duen lineaz gain, Alsak zerbitzua eskaintzen dio Biarritzeko Aireportuari. Ibilbide honek egunero 3 bidaia ditu 10:00etatik 18:15era.

Donostiatik eta Donostiarako ordutegia eta ibilbidea kontsultatu

Era berean, Iruñea eta Biarritzeko Aireportua lotzen dituen ibilbide bat du Alsak (eta kontrako noranzkoan). Hainbat bidai egiten ditu egunero, eta, kasu guztietan, Donostian egiten du autobus aldaketa.

Iruñetik eta Iruñeraino ordutegia eta ibilbidea kontsultatu

Alsa autobusak

Donibane Lohizune – Donostia Alsa linea

Linea honek egunero 6 bidaia egiten ditu 12:00etatik 22:00etara, eta ibilbide azkar eta ekonomiko bat eskaintzen du Donibane Lohizune, kortsarioen hiria bezala ezagutzen dena, eta Donostia, kostaldetik gertu doan bide polit batetik lotzeko.

Donibane Lohizuneko Boulevard du Commandant Passicot kaleko 9. zenbakian dagoen autobus geltokia da linea honen abiapuntua (edo helmuga). Donibane Lohizunek Frantziako xarma eta gustua erakusten ditu Kantauri itsasoaren ertzean, euskal kulturarekin konbinatuta. Aprobetxatu ingurune naturalen edertasunaz gozatzeko aukera, hala nola, d ‘Erromardie edo Donibane Lohizuneko hondartza enblematikoez; edo urrundu hiritik eraikin historikoez gozatzeko, hala nola Saint-Jean-Baptiste eliza ikusgarriaz edo Soccoako gotorlekuaz.

Ibilbidearen beste aldean, Federico García Lorca pasealekuko 2. zenbakian dagoen Donostiako autobus geltokira (Urumea ibaia zeharkatuz) iristen (edo irteten) da autobusa. Donostian Europako hiririk ederrenetako batez gozatu ahal izango duzu, Santa Klara uhartea, Kontxako hondartza, Ondarreta edo Zurriola bezalako paisaia naturalekin. Gainera, bizitza kultural oparoa du, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia edo Jazzaldia bezalako ekitaldiei esker.

Ordutegia eta ibilbidea kontsultatu

Donibane Lohizune – Iruñea Alsa linea

Donibane Lohizune eta Iruñea arteko Alsa autobus-linea (eta kontrako noranzkoan) ibilbide konbinatua da, eta honek, autobus-aldaketa baten bidez konbinatzen diren bi ibilbide direla esan nahi du. Horrela, lineak bi ibilbide ezberdin ditu, bata Bordeletik barrena eta bestea Bartzelonatik barrena. Gure gomendioa lehen bidea erabiltzea da (Bordelen aldaketa eginda), distantzia txikiagoa egiten baitu, eta, ondorioz, azkarrago iristen bait da helmugara.

Bi ibilbideak Donibane Lohizuneko tren geltokian hasten dira (Ziburun), eta Iruñeko geltokian amaitzen dira.

Bordeleko bidea aukeratuz gero, autobus aldaketa “des Bordes” Dorrean egingo da.
Bartzelonatik igarotzen den ibilbidea, Bartzelonako Sants geltokian egiten du autobus aldaketa.

Ordutegia eta ibilbidea kontsultatu

Gainera, konbinazio posibleen artean, interesgarria izan daiteke hainbat linea elkarren artean konbinatzen dituen beste aukera bat erabiltzea.
Konbinazio hauek Transfermugan kontsulta ditzakezu zure helmugarainoko ibilbiderik azkarrena konfiguratzeko.

Hendaia – Donostia Alsa linea

Gaur egun, Alsak egunero 3 bidaia ditu martxan Hendaia eta Donostia artean dauden 21 kilometroak lotzen dituen linean, gutxi gorabehera 25 minutuko bidaiaren bidez.

Hendaiak, Txingudiko Badiaren alde frantsesean kokatzen den hiria, erakargarritasun turistiko ugari eskaintzen ditu, hare fineko 3 km baino gehiagoko hondartzetatik hasita, Antoine d ‘Abbadieren gazteluraino. Kokapen pribilegiatu honi esker, leku ezin hobea da ur jarduerak egiteko edo kostaldean paseo atsegin bat emateko. Autobus linea hau Hendaiako tren-geltokitik mugarantz ateratzen da (edo iristen da) eta Donostiako autobus-geltokiraino iristen da, hiriaren erdigune ondoan.

Donostian, hiri txiki baina polit batez gozatzeko aukera izango duzu, honek dakartzan erosotasun guztiekin. 3 hondartzez gozatu ahal izango duzu batetik bestera paseotxo bat emanez, edo Igeldo Mendiko Atrakzio Parkera igo Kontxako Badiaren ikuspegi hoberenaz gozatzeko. Gainera, urte osoan zehar gozatu ahal izango duzun jaialdien eta kultur ekitaldien katalogo zabala ere badu.

Ordutegia eta ibilbidea kontsultatu

Hendaia-Hondarribia itsasontzia

Frantzia eta Espainiaren arteko mugaren bi aldeak lotzeko beste aukera bat Hendaia eta Hondarribia itsasontziz lotzen dituen zerbitzua da. Itsasontzi-linea erregular hau Txingudiko badiaren puntatik puntara iristeko modurik erosoena eta praktikoena da.

Hendaia eta Hondarribiaren arteko itsasontzia

Zerbitzu honek ordutegi ezberdinak ditu urtaroaren arabera, baina ordutegi horren barruan bidaiek 15 minutuko maiztasuna dute. Zerbitzu hau itsasontzian bertan ordaintzen da, eta Hondarribiko Butroe pasealekua eta Hendaiako Kirol Portua lotzen ditu.

Ordutegia eta ibilbidea kontsultatu

Hendaia – Iruñea Alsa linea

Alsak ez du Hendaia eta Iruñea lotzen dituen zuzeneko zerbitzurik, baina bi hiri hauek lotzeko hainbat ibilbidetako konbinazioak eskaintzen ditu.

Gure gomendioa Transfermugaren konfiguratzailea erabiltzea da Hendaiatik Iruñera edo alderantzizko bidea egiteko gehien komeni zaizun ibilbidea jarraitzeko.

Alsa Bilbon

Bilbo Euskal Herriko helmuga ohikoenetariko bat da, bere azpiegitura garrantzitsuei esker, hala nola Guggenheim Museoa edo Ondare Historiko-Artistiko izendatutako Bilboko alde zaharrari esker. Gainera, euskal kulturaren delicatessen gastronomikoez gozatzeko aukera ere izango duzu.
Horrela, Bilbora iristen diren Alsa lineen artean, honako hauek nabarmentzen dira.

WordPress database error: [Table 'www_transfermuga_eu.wp_wpl_cookie_scan_cookies' doesn't exist]
SELECT COUNT(id_wpl_cookie_scan_cookies) AS ttnum FROM wp_wpl_cookie_scan_cookies

WordPress database error: [Table 'www_transfermuga_eu.wp_wpl_cookie_scan_cookies' doesn't exist]
SELECT * FROM wp_wpl_cookie_scan_cookies INNER JOIN wp_gdpr_cookie_scan_categories ON wp_wpl_cookie_scan_cookies.category_id = wp_gdpr_cookie_scan_categories.id_gdpr_cookie_category ORDER BY id_wpl_cookie_scan_cookies ASC LIMIT 0,100