Donostiako “amara” topo-geltokia (EUSKOTREN)

Donostiako Euskotrenen geltokirik garrantzitsuena Amarakoa da, Easo plazan kokatua. Geldialdi hori Donostiako hiri-topoko geltokitzat hartzen da.

Hau da Euskotrenek Donostian egiten duen geltokirik zentroena, merkataritza-gunera, hondartzara edo pintxoetara joateko aproposa.

Gaur egun, topoa birmoldatzen ari dira Donostia aldean, handitu eta hiriko metroa bihurtzeko. Lanek topoa Kontxara hurbilduko dute. 2024an amaitzea espero da.

Donostiako Amara Euskotren geltokia

Topo-geltoki honetan Euskotrenen 2 linea desberdin har daitezke:

  • E2 Hendaia – Lasarte/Oria linea
    Frantziarako ibilbideak 45 minutu inguru irauten du.
  • E1 Donostia/Amara – Bilbao/Matiko linea
    Bilborako bidea 2 ordu eta erdian egiten da.

Non dago Amarako Euskotrenen geltokia?

Easo plazako 9. zenbakian
20006 Donostia/San Sebastián
Telefonoa: +34 902 543 210
attcliente@euskotren.eus

Beste topo-geltoki batzuk Donostian

Amarako geltokiaz gain, beste geltoki batzuk daude Donostian:

  • Alza / Herrera
  • Intxaurrondo
  • Loiola
  • Anoeta:Geltoki hau ezin hobea da Anoetako estadiora futbol-partidak ikustera joateko, Anoetako Belodromora joateko, Zezen Plazara joateko edo Ospitalera joateko (topotik gertu dagoen 28. autobusarekin bat egin daiteke).
  • Amara: Donostiako geltokirik zentrikoena da.
  • Lugaritz: Unibertsitateetatik hurbilen dagoen geltokia da..
  • Añorga
  • Errekalde

Autobusak Donostiako topo-geltokitik gertu

Easo kalean, topo-geltokitik gertu, hainbat autobus har ditzazkezu:

  • 21 Mutualidades – Anoeta
  • 23 eta 32 Puio – Errondo.
  • 26 Amara – Martutene.
  • 28 Amara – Ospitalea, Ospitalera zein Anoeta aldera joateko balio du.
  • 37 Rodil – Zorroaga: Grosetik igarotzen da Ategorrietaraino.
Bilatu gure ibilbide-bilatzailean nora joan nahi duzun, zer autobus komeni zaizkizun eta zer ordutan pasatzen diren jakiteko.
Nere ibilbidea bilatu

Donostiako Topoaren geltokitik gertu aparkatu

Amarako geltokira autoz joan nahi baduzu, modurik onena Donostia erdialdeko ordainpeko aparkaleku batean aparkatzea da. Hurbilen dauden parkingak honako hauek dira:

  • Easo, (Euskotrengo geltoki parean)
  • Buen Pastor: Oinez 5 minutu baino gutxiagora

Hala ere, gure gomendioa da Donostiako erdigunetik kanpo aparkatzea. Adibidez, Ilunbeko Disuasio aparkalekuan aparka dezakezu eta Anoetako Euskotrenen geltokian topoa hartu.

Zer dago Amarako Euskotrenen geltokitik gertu?

  • Amarako topo-geltokitik oinez 8 minutura erosketa-gunea dago (San Martin, Zara, Fnac).
  • 10 minutura, Kontxako hondartza duzu.
  • 15 bat minutura, Donostiako alde zaharra dago, pintxoengatik ezaguna.
  • 20 minutura, Gros auzoa, Zurriola hondartza (surfagatik ezaguna) eta Kursaal Auditorioa.

Euskotrenetik oinez Donostiako erdigunera joatea
Transfermugako bilatzailea erabil dezakezu Amarako topo-geltokiaren erdigunea zein distantziatara dagoen ikusteko.

Euskotreneko txartelak eta tarifak

Topo-geltoki guztien sarreran banagailu automatikoak dituzu, behar dituzun txartelak erosteko.

Hemen ikus ditzakezu Euskotrenen txartel motei buruzko xehetasun gehiago.

Euskotren Frantziatik joan eta itzultzeko erabiltzen baduzu, kontuan izan Hegobus sare osorako sarbidea ematen dizun txartel berezi bat dagoela (EuskoPass), baita Hendaia eta Donostia arteko Euskotrenen sarerako sarbidea ere. EuskoPassi buruzko informazio gehiago ikusi.