Edozein ekintza gauzatu baino lehenago, mugikortasunaren alorrean ezagutza oro ezinbestekoa da. Mpdu horretan, 2012an Akitania-Euskadi Euroeskualdeak mugikortasun joerak ikertzea helburutzat jo zuen, euskal Eurohiriaren mailan. Gauzatu ziren estudioek lau gai nagusi jorratu zituzten: mugikortasuna, trenbide-lotura, gertutasuna eta mugaz gaindikoa.
Azterlanaren zatiak deskargatu:
- Mugikortasunaren eta lurraldearen diagnosia.
- Mugikortasunaren eta lurraldearen diagnosia – Eranskina: errepide-galdeketak.
- Erosketa joerak eta mugaz gaindiko praktikak.
- Donostia eta Baiona bitarteko trenbide-loturaren optimizazioa eta antolakuntza .
- Exekuzio-aurreko gomendioak.
Zer aztertu da azterlan honetan?
Azterlan hau egin da Baiona eta Donostia arteko lurraldean erabiltzaileen mugikortasunaren diagnostikoa izateko.
Analisia egin du honako hauek kontuan hartuta:
- Joan-etorrien ikuspegi multimodala
- Mugikortasun-eskariaren azterketa: bidaiariak nola mugitzen diren
- Ikuspegi sistemikoa: marketinari, komunikazioari, tarifikazioari eta bidaiarientzako informazioari buruzko bilakaerak kontuan hartuta.
Emaitza nabarmenak
Urbanizazio eta demografia desberdinak:
- Iparraldea Espainiako zatia baino askoz urbanizatuago dago, batez ere Angelun, Biarritzen eta Baionan.
- Hegoaldean askoz jende gehiago bizi da, batez ere Donostian eta Donostialdean.
Garraio-eskaintza oso desberdina:
Iparraldean:
- Eskaintza txikia. Eskaintzaren artean trenak nabarmentzen dira. Eskaintza eskasak autoa gehiago erabiltzea sustatzen du: joan-etorriko 14 bidaia autoz, joan-etorriko 12 bidaia trenez.
- Prezio garestiak: 8 €TER
Hegoaldean:
- Tren eskaintza handiagoa, autoa ere erabiltzen den arren: joan-etorriko 28 bidaia autoz, 38 Renfe trenetan eta 47 Euskotren trenetan.
- Preziorik onenak: 2,3 €Topoa, 1,8 €Renfe
Garraio publikoaren erabilera desberdina:
Hiri-autobusak:
- Chronoplus: 8M
- Dbus: 30M
Hiriarteko autobusak:
- Pyrénées Atlantiques: 1M baino gutxiago
- Lurraldebus: 20M
Trenbide-lineak:
- Euskotren (Irun eta Donostia artean): 19.0000 bidaia eguneko
- Renfe (Irun eta Donostia artean): 20.000 bidaia eguneko
- Ter SNCF (Akitania Berria osoa): 35.000 bidaia eguneko
Ipar-hego simetriarik eza mugaz gaindiko mugikortasunean:
- Garraio arrunteko joan-etorri gehienak Topoan egiten dira.
- Hendaiatik Donostiarako joan-etorri ugari, alderantziz ez, ordea.
- SNCF trena gutxi erabiltzen da Hendaiaraino. Erabiltzaileak aparkaleku bila dabiltza mugatik gertu.
- Hendaiatik haratagoko SNCFren eskaintza eta tarifak hobetu egin behar dira.
- Trenaren eta Hendaiako hondartzaren arteko lotura ez dago argi. Horrek autoa gehiago erabiltzea eragiten du.
Azterlanean hauteman diren mugaz gaindiko mugikortasunaren beste alderdi batzuk:
- Mugaz gaindiko mugikortasun oso lokala (Irun – Hendaia).
- Mugikortasuna diluituta dago distantziarekin. Eskaria asko murrizten da distantzia handitzen den heinean.
- Distantzia ertaineko mugikortasuna (Baiona – Donibane Lohizune – Irun) batez ere erosketek eragiten dute.
- Distantzia luzeko mugikortasuna (Baiona – Donostia) turismoak eta aisialdiak eragiten dute batez ere. Gutxien erabiltzen dena da.
- Oro har, mugikortasuna ez dago lanari lotuta. Izan ere, etxeko eta laneko mugaz gaindiko mugikortasuna askoz ere ahulagoa da aztertutako beste herrialde batzuetan baino.
- Joan-etorrien % 90 autoz egiten dira
- Mugigarritasuna, erosketak direla-eta (iparraldetik hegoalderantz), muga osoan zehar barreiatuta, baina batez ere Irun eta Donostia aldera.
Antzemandako hobekuntza-beharrak
Distantzia laburreko joan-etorriak hobetzeko:
- Irun, Hendaia eta Hondarribia arteko garraio publikoko sare bat sortzea.
- Garraio publikoaren eta bizikletaren arteko lotura eta harremana hobetzea.
Distantzia ertaineko joan-etorriak hobetzeko:
- Hiriarteko autobusen (frantsesak zein espainiarrak) ibilbideak mugaz haraindi luzatzea.
- Aukera ona dago distantzia ertaineko eskaintza kostu murriztuan hobetzeko.
- Tren eta Topo loturak optimizatzea:
- TER – Topoa korrespondentzia hobetzea Hendaiako geltokian.
- Bidaiariarentzako informazioa hobetzea
- Oinezkoentzako seinaleak eta bideak hobetzea, batez ere jende asko dabilen garaietan.
- Garraio-txartelen salmenta hobetzea.
- Bizikletaren erabilerarekin lotura hobetzea.
- Garraio azkarraren eskaintza hobetzea
- Ter SNCFtik Baionatik Hendaiara doan linea Irunera arte luzatzea.
- Lehen etapa bat izango litzateke, aurrerago Donostiaraino luzatzeko ideiarekin.
- Txartelen salmenta hobetzea:
- Mugaz gaindiko txartelen eskaintza zabaltzea. PassBask txartelean oinarrituta, PassBask 24 orduko eskaintza sortzea, adibidez.
- Mugaz gaindiko billeteak, lurraldeko garraio-sare guztietan balio dutenak.
- Mugako bi aldeetan Mugi eta Modalis txartelak elkarri onartzea.
- Atzemandako bidaiariei egokitutako mugaz gaindiko tarifa berriak: taldeak, familiak, 24 orduko tarifak, etab.
- Bidaiariarentzako informazioa hobetzea:
- Mugaz gaindiko garraio-sareen mapa sortzea
- Komunikazio-puntu tradizionalak hobetzea: seinaletika, estazioetako informazioa, etab.
- Informazioa duen webgune bat sortzea.
- Ibilbideak kalkulatzeko tresna bat sortzea.