16/09/2021

Connecting Europe Express-a mugan izan da

2021 Trenaren Urte Europarraren harira, Madriletik igarota Lisboatik atera den Connecting Europe Express trena Akitania-Berria Euskadi  Nafarroa Euroeskualdeko mugan izan da. 36 egunetan Europako bazter ugarira iritsiko den trenaren inguruan mugako alde bietako ordezkariak bildu ditu Hendaiako tren geltokian.

Bi adar ezberdinen elkargunearen bitartez, Europar Batzordeak antolaturiko espedizioak Euroeskualdeko mugan existitzen diren trenbide-zerbitzuen botila-lepoak agerian uzteko balio izan du. Mathieu Bergék, Akitania-Berriko eskualde kontseilaria Euroeskualdean eta mugaz gaindiko lankidetzan, mugako karga mailaz maila kentzearen beharra azpimarratu du: lehenbizi, mugaldeko geltokietan elkarrrekikotasun egokiena topatuz eta, epe ertainean, Donostia eta Dax lotuko eta eguneroko joan-etorrien beharrizanak asetuko lituzkeen trenbide-konexio bat ezarriz.

Informazio gehiagorako, Connecting Europe Express web gunera jo.

Skip to content