Autobusa

Transports64 (Pirinio Atlantikoak)

4 urt , 2015  


Zer eskaintzen du? Transports-64 Pirinio Atlantikoetako herri arteko autokar-zerbitzua da eta abiapuntu nagusiak lotzen ditu – sartu. Bi linea dira bereziki garrantzitsuak, mugaz haraindiko joan-etorriei dagokienez:

  • 816 linea (15 joan-etorri Baiona eta Hendaia artean)
  • 816 Euskadi Express linea: Baiona eta Hendaia artean, Angelu, Biarritz (tren-geltokia eta aireportua), Donibane Lohizune (autobus-geltokia) eta Irun (udaletxea, Ficoba) lotzen ditu. Irunen, hainbat saltokitara joateko aukera ematen du, baita lotura nazionaletara eta nazioartekoetara joatekoa ere (Euskotren geltokiak, Renfe, Alsa loturak, eta abar). Denbora irabazteko, linearen ibilbidearen zati bat autobidetik egiten da. 4 joan-etorri. Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera funtzionatzen du, baita Frantziako eta Gipuzkoako jaiegunetan ere

Zenbat balio du? txartel batek 2 € balio du, linea edozein izanda ere. Horretaz gain, abonamenduak ere badaude – sartu.


Non ikus ditzaket lineak eta ordutegiak?


Non erosi txartelak? autokarrean bertan.


, , , , , , , , , , , , ,


...