Autobusa

Bordeleko hiri-garraioak

2 urt , 2015  

Zer eskaintza dago? TBC sareak Bordeleko Metropolia osatzen duten 28 udalerriak komunikatzen ditu, ia 80 autobus-linearen eta 3 tranbia-linearen bitartez: sartu

OHARRA: Girondako eskualde osoa hartzen duen hiriarteko autobus-sarea ere badago sartu


Zenbat balio du? TBC txartelak 1,50 € balio ditu. Bestelako tarifak ere badaude erabiltzaile mota desberdinentzat, baita turistentzako txartelak ere (CityPass): sartu


Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa


Tren-geltokitik edo aireportutik joan-etorria TBC bidez

  • Saint-Jean geltokia C tranbiaren eta 4 autobus-linearen bidez konektatuta dago. Autobusen maiztasuna 10 eta 15 minutu bitartekoa da egun osoan: 1+, 9, 10, eta 11 lineak.
  • Bordeaux-Mérignac aireportua Saint-Jean tren-geltokiarekin konektatuta dago 1+ linearen bitartez. Autobusek 10 minutuko maiztasuna dute 5:00etatik 00:30era (gaueko 01:15era arte ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan). Linea honek A tranbiarekin bat egiten du Mérignac centre geralekuan, eta B tranbiarekin, berriz, Victoire plazan.
  • Informazio gehiago: sarbideen planoa

, , , , , , , , , , , , ,


...