Gaurkotasuna,Non classé

Donostian egiteko plan onak

10 urt , 2016  

Uda ostean Basklink-ekin egin genuen lankidetzaren ondoren, orain Sisters & the City-rekin kolaborazio batekin gatoz, Donostiako neskarik famatuenak! Gure aldetik, Gipuzkoako hiriburura nola iritsi azaltzeaz arduratuko gara. Bere aldetik, gabonetan Donostian zer egiteko top 10 bat proposatzen digute… eta askoz gehiago.

logo-cabecera

  • Ezagut itzazu hiriaren Gabon eszenatoki ezberdinak. Gipuzkoako Plazako Belen tradizionala ezin duzu galdu. Eta aurten, Miramar Jauregiko Gabonetako zuhaitzei eta Artzain Onari argazkiak atera eta INSTAGRAMEN lagunekin elkarbanatzeari ezin izango diozu eutsi – sartu
  • Basque STYLEa atsegin duzu? Ezagut ezazu MINIMIL, modako firma EUSKALDUNA eta femeninoa. Cristobal Balenciagaren estiloaren eragin handia dauka; haren marra garbiek eta zuzenek maiteminduko zaituzte. % 100 Basque STYLE  Elkano kalea 7,  – sartu
  • Alokatu bizikleta bat bai ala bai, pedalei eragin eta zeharkatu hiria punta batetik bestera. Arropa jantzi, eta euria egiten badu, jarri giltzarrapoa bizikletari eta zoaz txakolin bat hartzera, eta irribarre egin. Txakolin pare bat hartu eta gero euriak ez zaitu ikaratuko;-) hiriko beste 10  instagram txoko uzten dizkizuegu – sartu
  • Har ezazu koktel bat Sirimiri-n, NYC estilorik puruenean.  Sirimiri-n behar duzuna prestatuko dizute, segun eta zein den zure aldartea, edo hura aldatzeko hain justu. Sirimiri Euskal Herri guztiko “Cocktail place” puntakoena da! Beraz, behin hemen zaudela, gera zaitez eta hartu mokaduren bat. – sartu
  • Zer deritzozu Maria Cristina hotel enblematikoan dagoen Cafe Saigon zoragarrian jatea? Sentitu izarren antzera eta erreserbatu mahaia. Sukaldaritza vietnamdarra thailandiar ukituekin. Haren platerek, ukitu pikanteekin eta zapore freskoekin eta zitrikoekin, Ekialde Urrunera eramango zaituzte. Cafe Saigonen eta beste 10 plan ezin hobeen esteka – sartu,
  • Bisita ezazu Tabakalera, hiriko gune kulturaniztun berria. Irten terrazara, ikusi haren erakusketako bat, eta, gero, eman paseoa Grosetik. Huts egingo ez dizuten hiru gomendio: Bar Zabaletako arrautzopila (Zabaleta kalean). Bodega Donostiarraren osoa, eta BELGRADO berria (bertan gure sistersproduktuetako bat lortu ahal izango duzu).
  • Teak gogoko dituzu? Donostian badaukazu txokoa: MyTea. Etxaide kaleko dendaren ataria gurutzatzearekin bakarrik aromen eta zaporeen unibertso epe batean zaudela irudituko zaizu – sartu,
  • Jantzi zapatilak hego-haizea dabilen egun batean eta igo Ulia mendira. Zilar Farotik Pasaiarainoko bidea gozamen bat da. Hartu zerbait Falcon Crest-en, merezi duzu eta. Zilar Faroaren ibilbidearen esteka,
  • Babarrun garaia da; zer iruditzen zaizu larunbat batean babarrunaren sorlekura joatea? Ez galdu babarrunaren merkatua eta hartu mahaia Tolosako El Fronton jatetxean, izugarri onak prestatzen dituzte eta. Donostian gure gogokoenak dira Juanito Kojua jatetxea
  • Murgil zaitez Donostiaren historian eta zeharkatu Aquariuma marrazoen artetik. Museoak ez dizu huts egingo. Esteka – sartu


Nola iritsi?

Agian, aukera guztiak aztertu dituzula uste duzu… baina ez da hala. Eta, egiaz, badakizu! Gaur egun, aukera anitz dituzu Donostiara joateko.

Mugara joatea eta Topoa hartzea:

Irunera joatea Renfeko tren bat hartzeko: zergatik? Nahiz eta aldirietako trenak 30 minutuan behin igarotzen diren, 20 minututan Donostian zaudelako. Hala ere, Irunen doan aparkatzeko modua aurkitu beharko duzu (Kolon Pasealekuaren ondoan edo Irungo Benten inguruan): Renferen informazioa I Irunen aparkatzeko informazioa I mapa elkarreragilea.

Autobusa erabil dezakezu bidaia osoa egiteko: Alsa, Pesa eta Starshipper konpainia pribatuen eskaintzekin, oso prezio onean joan zaitezke Donostia inguruko herrietara: txartel-konparatzailea Iautobusen errubrika.

Azkenik, nahiago baduzu zure autoan joan: mugaz gaindiko bidaia honetarako (badakigu nekeza dela trenez joatea haur-kotxeak daramatzazunean), hona hemen “eko” aholku bat: Donostiara iristen zarenean, autoa kanpoaldeko aparkalekuren batean utzi, Loiolakoa, kasu… Gero, ibai ondotik paseatu edo dBus autobusetako bat hartu: dBus-en informazioa I Donostian aparkatzeko informazioaI autobide-tarifen informazioa.

, , , , , , , ,


...