Gaurkotasuna,Non classé

Transfermuga #enModeBasque !!!

1 abu , 2016  

Eguzkia bueltan dugu euskal kostaldeetan, eta, harekin batera, gure lurraldeak eskaintzen dituen paisaia ederren bila datozen turistak ere bai. Nola ez, guztiek ezagutu nahiko lituzkete surf-gunerik onenak, bertakoei kafea edan bitartean goizean hartutako olatu bikainei buruz hitz egiten entzunda… baina ez da horren erraza!


Turismo-informazio

Surfa praktikatzeko gunerik onenak aurkitzen laguntzea erabaki dugu, lehen mailako laguntzaile baten eskutik: Departamenduko Turismo Batzordea. Alde batetik, Transfermuga proiektua hasi genuenetik Departamenduarekin batera aritu garelako, eta, bestetik, lan izugarri ona egiten dutela uste dugulako. Haien webgunearen bitartez (www.paysbasque-tourisme.com), Euskal Herria ezagutzeko edo berraurkitzeko informazio guztia lor dezakezu, surf-gune ezagunenei zein ezkutuenei dagokienez ere.

blog_enmodebasque_2

“Passez en mode basque” (“Euskal modura pasatu”) mundu osoko turistei luzatutako gonbidapena da. Izan ere, aurki daitezkeen jarduerak azpimarratzeko modu ezin hobea da, horien artean nabarmentzekoak direlarik:

Baina, batez ere, webgunea aparteko tresna da jarduerei eta ostatuei buruzko informazio osatua aurkitzeko, Euskal Herrian oporraldia prestatze aldera:

Bestalde, bideo bat erakutsi nahi dizugu. Interneten oihartzun handia izan du, ia 500.000 bisita lortu baititu: Bideoak mundu osoan ezagutarazi du Euskal Herria, bai eta tokiko publikoa erakarri ere.


Garraio-informazioa

Gure aldetik, Transfermuga.eu-rekin lankidetzan, lan berarekin jarraitzen dugu, garraio-eskaintzei buruzko informazio ahalik eta gehien emateko asmoz (bizikleta, trena, autobusa, auto partekatua…). Eta udarako, zenbait iradokizun egin nahi dizkizugu:

  • PassEusk txartelarekin, Transports64 konpainiaren hainbat autobus-linea erabil ditzakezu, eta Hendaian edo Irunen Topoarekin lotu. Joan-etorriak 5 € baino ez ditu balio.
  • Hendaiako geltokian, Topoa hartu nahi baduzu, SNCF geltokian dauden makinetako batean txartela erosi, eta bertan itxaron beharko duzu lasai. Irteera-ordutegiak ere han dituzu, baita prentsa-kiosko bat ere, eta, gainera, Topoa itxaron bitartean kafetxoa har dezakezu (‘03ean eta ‘33ean ateratzen da). Trenean iritsi bazara, gogoratu PassBask txartelarekin TER+Topo nahi beste aldiz erabil dezakezula 48 orduz, 11 € soilik ordainduta.
  • Baionatik edo Biarritzetik Donostiara joan behar baduzu eta azkar iritsi behar baduzu, Alsa eta Pesa konpainietara jotzea gomendatzen dizugu: ordubete (Baionatik) edo 45 minutu (Biarritzetik) Donostiara iristeko… eta aparkatu beharrik ez! Txartelen prezioa 7 edo 8 € inguru da, eta, hortaz, benetan merezi du. Baionan, Euskaldunen plazatik irteten dira, eta Biarritzen, berriz, Floquet hiribidetik edo aireportutik.
  • Donostiara iristean, udalak eskaintzen duen bizikleta elektrikoen zerbitzua erabil dezakezu. Ziurrenik ez duzu Bardet-en mailara iristea lortuko (bigarrena izan da 2016ko Frantziako Tourrean), baina aukera emango dizu hiria eta bertako gainak ezagutzeko. Eta oraindik ere indarrekin bazabiltza, Angelun eta Baionan berdina egin dezakezu; baina, oraingo honetan, laguntza elektrikorik gabe.
  • Autoa nahitaez eraman behar baduzu, aholkatzen dizugu kanpoaldeko aparkalekuak erabil ditzazula (doakoak dira) eta autobus-sareez baliatuta hurbil zaitezela erdigunera (hemen dituzu geolokalizazio guztiak)
    • Halle d’Iraty aretoan (Biarritz), Biarritzeko erdigunera joateko.
    • Minervan (Angelun), doako autobusetan hondartzara joateko.
    • Ficoban (Irun), Topoa hartu eta Donostiara joateko.
    • Loiolan (Donostia), erdigunera joateko.

Beraz, Transfermuga.eu eta Paysbasque-tourisme.com webguneetan ematen dizkizugun aukerekin, orain ez duzu aitzakiarik Euskal Herriko txoko guztiak ez ezagutzeko!

  

, , , ,


...