DBUS: Donostiako autobusak

Donostiak garraio publikoko sare zabala du, batez ere autobus publikoen erabileran oinarritzen dena. Zerbitzu hau DBUSek kudeatzen du eta honako zerbitzu hauek ditu:

  • 31 autobus linea egunez
  • 9 autobus linea gauez
  • Zerbitzu berezietako 3 linea

Linea guzti hauek hiriko auzoak eta Donostiako hirigunea lotzen dituzte.

Donostiako DBUS autobusen planua
Donostiako DBUS autobusen planua deskargatu

Ordainbideei dagokienez, hirian bisitaria bazara, turistentzat eskuragarri dauden bidaia-txarteletako bat erabiltzea gomendatzen dizugu. Ikusi Dbus-en tarifei eta txartel motei buruzko informazio gehiago.

Dbus-en ibilbide eta ordutegiak

Ez dakizu nola iritsi Donostiako puntu jakin batera? Erabili gure ibilbide-bilatzailea. Garraio publikoaren konbinazio posible guztiak esango dizkizugu.

Nola iritsi Alde Zaharrera (Boulevard – Gipuzkoa plaza)

Alde Zaharra Donostiako erakargarri turistiko nagusietako bat da. Antzinatasunagatik da ezaguna, eta Donostiako erdigunean dago, udaletxearen eta Boulevarden eta Urgull mendiaren magalaren ondoan.

Metro koadroko taberna eta jatetxe gehien dituen lekua da mundu osoan. Horrela, euskaldunen kultura gastronomikoaren irudikapen bikaina da, Alde Zaharrean aurkituko dituzten pintxo taberna eta janari jatetxe ugariri esker.

Erdiguneko kokapenari esker, paseo atsegin bat emanez gerturatu ahal izango zara, edo, bestela, inguru ezagun horretatik igarotzen diren autobus-lineetako baten bidez.

  • Boulevarden gelditzen diren autobusak: 5, 8, 9, 13, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak.
  • Gipuzkoa Plazan gelditzen diren autobusak, Alde Zaharretik minutu gutxira: 14, 16, 18, 19 eta 37 lineak.

Edariren bat hartu, pintxo batzuk dastatu eta Donostiako ikuspegi onenez gozatu nahi baduzu, Urgull mendira igotzea gomendatzen dizugu, garai batean hiria babesten zuen Motako gaztelu zaharra dagoen lekura. Urgull mendira paseo atsegin batekin edo mikrobusen 39. linearekin iritsi ahal izango zara.

Ordutegi eta ibilbide guztiak kontsultatu

Nola iritsi Garbera merkataritza-gunera

Garbera Donostiako merkataritza-gune nagusietako bat da. Erosketak egiteko leku ezin hobea da.
Erraz irits daiteke merkataritza-gunean bertan gelditzen diren Dbus 24, 27, 31 eta 33 lineak erabiliz.

Ibilbide eta ordutegi guztiak kontsultatu

Cómo llegar al Parque de Atracciones de Igeldo – Las mejores vistas de San Sebastián

Igeldoko Atrakzio Parkea 1912an sortu zen eta izen bereko mendian kokatzen da, Donostiako badiaren gainean. Txikienentzako hainbat atrakzio eskaintzen ditu, besteak beste, Suitzako mendia edo errusiar mendia, martxan dagoen munduko altzairuzko roller coaster zaharrena. Gainera, Igeldo mendiko Atrakzio Parkea bisitatzen dute turistek Donostiaren ikuspegi hoberenaz gozatzeko aukera izango dute.

Igeldo mendira zuzenean iritsi nahi izan ezkero, 16. linea erabil dezakezu, baina gure gomendioa autobus hau funikularrera iristeko erabiltzea da, Igeldoko magalaren azpikaldean. Funikular klasiko honek 100 urte baino gehiagoko historia du, eta esperientzia lasaia eta atsegina eskaintzen du Igeldoko Atrakzio Parkera 15 minutuko maiztasunarekin iristeko.

Funikularraren prezioak eta ordutegiak kontsultatu

Nola iritsi Anoetara – Reale Arena

Anoeta (Reale Arena) Donostiako udal estadioa da, eta bertan jokatzen dira Errealaren futbol partiduak. Estadioa Amara auzoan kokatuta dago, eta beste kirol-ekitaldi batzuetarako ere erabiltzen da, hala nola Errugbi edo Donosti Cup ekitaldiko (oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketa) partiduetarako. Gainera, udako hilabeteetan kontzertuak eta bestelako kultur ekitaldiak egiteko erabiltzen da.

  • Dbus 17, 21, 24, 26, 27, 28, 31, 37 eta 43 autobus-lineak: Anoeta estadiora joateko egokienak dira.
  • Euskotren Topo zerbitzuak geltoki bat du “Anoetan”, estadioaren ondoan.

Ordutegi eta ibilbideak kontsultatu

Errealaren partidetarako autobus zerbitzu berezia (eta beste kirol ekitaldi batzuk)

Zerbitzu erregularrez gain, Anoetan Errealaren partidua dagoen egunetan (edo beste kirol ekitaldi handi batzuetan) autobus zerbitzu bereziak jartzen dira martxan hiriko auzo ezberdinetatik Anoeta estadiorantz. Zerbitzu hau kirol ekitaldia amaitu arte mantenduko da, partiduaren ondoren pertsonak euren etxeetara itzuli ahal izateko.

Errealaren partiduetarako zerbitzu bereziak

Nola iritsi Kontxako hondartzara

Kontxako hondartza Donostiako hiru hondartzetako ezagunena eta bisitatuena da, eta Donostiako erdigunetik oso hurbil kokatzen da. Hondartza lasaia da, baina udako hilabeteetan jende asko biltzen da Kontxako Badian dauden hondartzetan.

Erdialdetik igarotzen den edozein autobus erabili daiteke Kontxako hondartzara gerturatzeko. Horrela, 5, 16, 17, 18, 19, 23, 25, 26, 31, 33, 36, 40, 45 eta 46 lineak dira hondartza hau bisitatzeko egokienak.

Ordutegi eta ibilbideak kontsultatu

Nola iritsi Ondarretako hondartzara

Ondarretako hondartza, Antigua auzotik eta Igeldo menditik gertu, Kontxako Badian kokatutako hondartza lasaia da, izen bereko hondartzatik gertu. Donostian bainu bat emateko edo eguzkia hartzeko aukera ezin hobea da

16, 18, 24, 27, 33, 35, 40 eta 43 lineak dira Ondarretako hondartzara joateko egokienak.

Ordutegi eta ibilbideak kontsultatu

Nola iritsi Zurriolako hondartzara

Zurriola hondartza Donostiako hondartzarik “basatiena2 da. Kontxako hondartza eta Ondarreta ez bezala, hondartza hau Kontxako Badiatik kanpo dago, Gros auzoan kokatzen da, Kursaal Kongresu Jauregiaren ondoan eta Renferen Groseko geralekutik minutu gutxira.

Olatuak direla eta, surfa egiteko oso hondartza ohikoa da, bai bertako bai nazioarteko surflarientzat.

Gainera, hondartzan bertan, hainbat bolei pista aurkituko dituzu eta saskibaloi-kantxa bat ere badago hondartza honetatik gertu, Saguesko zabalgunean.

8, 9, 13, 14, 17, 24, 29, 31, 33, 36, 37, 40, 41, 42 eta 46 lineak dira Zurriolako hondartzara joateko egokienak.

Ordutegi eta ibilbideak kontsultatu

Gaueko autobusa Donostian – Gautxoriak

Egunean zehar funtzionatzen duten zerbitzu erregularretaz gain, Donostiak 9 linetaz osatzen den gaueko autobusen zerbitzu zabala du. Gaueko autobus-zerbitzu hau “gautxori” ezizenaz ezagutzen da.

Gaueko autobus-linea guztiak Boulevardetik igarotzen dira (gaueko aisialdirako gunea) eta Donostiako erdigunea hiriko gainerako auzoekin lotzen dute:

Smartphonerako aplikazioa

Donostiako autobus sareak oso erabilgarria izan daitekeen doako app bat du DBUSeko erabiltzaileentzat eskuragarri. Aplikazio honetan honako gai hauek aurki daitezke, besteak beste: ibilbide eta ordutegiei buruzko informazioa, edozein geltokitara laister iritsiko diren autobusak kontsultatzea, Mugi txartela kargatzea eta beste gai erabilgarri batzuk.

Aplikazioa doan jaitsi daiteke Android, iOS (Iphone) eta Windows Mobile smartphoneetarako.
Aplikazioari buruz gehiago jakin

DBUSez gain, beste garraiobide publiko batzuk erabiltzen badituzu, probatu Android edo iPhonerako Transfermugaren aplikazioa. Zure ibilbiderako ordutegi eta konbinazio guztiak eskeiniko dizkizu.

Donostiako hiriarteko autobusa – Lurraldebus

Donostia bisitatzeaz gain, baliteke Donostiatik gertu dagoen herriren batera hurbildu nahi izatea, Hernanin edo Astigarragan sagardo freskoaz gozatzeko, Getariako Balenciaga museoa edo Bilboko Guggenheim museoa bisitatzeko.

Kasu honetan, Lurraldebus hiriarteko autobus zerbitzua gomendatzen dizugu. Hiriarteko ibilbideak dituen autobus zerbitzua da, Mugi garraio txartelarekin edo Turista Basque Card txartelarekin ordaindu ahal izango duzuna.