Irungo topo-geltokia (EUSKOTREN)

Hendaia eta Donostia lotzen dituen Euskotren E2 lineak 3 geltoki ditu Irunen:

  • Belaskoenea
  • Ficoba-Irun: Geltoki hau Ficobako Azoka Barrutiaren ondoan dago. Hau ere autoa aparkatzeko leku egokia da. Autoa hemen uztea gomendatzen dizugu Donostiara eguna pasatzera joan nahi baduzu edo Hendaian Tren bat hartzeko asmoa baduzu, adibidez, TER edo TGV.
  • Irun, Kolon pasealekuan dagoen geltokia, Irungo erdigunetik gertuen dagoen geltokia da.

Zein autobus daude Irungo Topoaren geltokitik gertu?

Irungo Euskotrenen topo-geltokitik oso gertu distantzia luzeko autobusak dituzu, Tarifara eta Algecirasera eramaten zaituztenak bezalakoak.

5 minutura, Renfeko tren geltokiaren ondoan, distantzia luzeko autobus gehiago daude.
Hemen ikus ditzazkezu ordutegiak

Irungo topotik gertu Irungo (Irunbus) hainbat autobus geltoki dituzu.
5 minutura (Mendibil merkataritza-gunetik gertu) Hendaiako hondartzara eramango zaituen Hegobus geltokia duzu.

Zer dago Irungo Topoaren geltokitik gertu?

Irungo topo-geltokia Irungo Renfeko tren-geltokitik 5 minutura dago oinez, eta bertatik ere distantzia luzeko autobusak ateratzen dira.

Irungo topoa Irungo merkataritza-gunetik (Mendibil merkataritza-gunea) 5 minutura dago, eta udaletxetik eta taberna-gunetik 10 minutura.

Euskotreneko txartelak eta tarifak

Topo-geltoki guztien sarreran banagailu automatikoak dituzu, behar dituzun txartelak erosteko.
Hemen ikus ditzakezu Euskotrenen txartel motei buruzko xehetasun gehiago.