Bidegi autobideetako tarifak eta ordaintzeko moduak

Bidesaria ordaindu, aparkalekua bilatu… Garraio publikoa erabiltzea pentsatu duzu? Zuk uste baino konbinazio gehiago daude.
Bilatu zure ibilbidea

Bidegi Euskal Herriko autobideak kudeatzen dituen enpresa da.

  • AP1 eta AP8 Autobideak: Bidegik kudeatzen du autobide hori, eta Gipuzkoa osoa zeharkatzen du ekialdetik (Behobia/Irundik) mendebaldera (Eibar eta Ermua arteko muga Bizkaiarekin), Zarautz eta Deba igarota. 3 zerbitzugune ditu.
  • AP1 Debagoienetik Gasteizera doan zatian: Arrasate, Bergara, Zumarraga eta Legazpitik igarotzen da, besteak beste. 2 zerbitzugune ditu.
  • A636: Deskargako autobia, Beasain eta Bergara artean.

Gipuzkoan bizi direnentzako autobideetako deskontua

Gipuzkoan bizi bazara eta hilean 6 ibilbide edo gehiago egiten badituzu Bidegi autobidean, Abiatu 2.0 gailua kontratatzea gomendatzen dizugu.

Gailu honekin autobidearen prezioan deskontuak lortuko dituzu. Zenbat eta ibilbide gehiago egin, deskontua handiagoa izango da. Guztira, bidesariaren prezioaren % 25 eta % 75 arteko deskontuak izan ditzakezu.

Abiatu 2.0 gailua eskuratzeko Bidegiren webgunean izena eman dezakezu.

Teleordainketa

Espainiako bankuetako bezeroentzat teleordainketa

Abiatu gailuaz gain, Bidegiko autobideak Espainiako banketxeetan eskatzen diren teleordainketako gailu estandarrarekin ordain daitezke.

Bidegiko teleordainketa herritar frantsesentzat

Bidegik eta ASFk (Autoroutes du Sud de la France) Frantziako teleordainket gailuak Bidegiko autobideetan erabiltzeko akordio bat dute.

Horretarako, Liber-t Océan teleordainketarako gailu bat eduki behar da. Irun eta Zarautz arteko autobide-irteera nagusietan erabil daiteke.

VIAT erabiltzeagatiko beste deskontu batzuk

Bidegiko autobideez gain, VIAT erabiliz Espainiako, Frantziako eta Portugalgo beste autobide askotan deskontuak eskuratu ditzazkezu.

Hemen kontsulta dezakezu VIAT teleordainketa erabiltzeagatiko beste deskontu batzuk (deskontuak autobide gehiagotan, aparkalekuetan, gasolindegietan, etab.)

Free-Flow bidesaria Deskargako A636 autobiarako

Autobia honetan ez dago ordaintzeko kabinarik autobiaren sarreran eta irteeran. Hauen ordez, ibilgailua automatikoki identifikatzen duten 3 portiko daude. Kobrantza automatikoki egingo da. Kobratutako prezioa ibilitako distantziaren eta ibilgailu motaren araberakoa da. (Motorrak doan ibil daitezke).

Autobia hau ordaintzeko, bi modu hauetako bat aukeratu behar da:

Teleordainketarik ez duen eta erregistratuta ez dagoen ibilgailu orok isun bat jaso dezake.

Trafikoaren egoera ikusi

Trafikoaren egoera ikusi nahi baduzu, Google Mapsen “Trafikoa” funtzioa aktibatu dezakezu edo Waze erabili.

Garraio publikoa erabiltzea pentsatu duzu?

Deskontuak egon arren, autobideak ez dira merkeak, eta helmuga batzuetan aparkatzea are zailagoa da.

Eta autobusez edo trenez bazoaz?

Erabili gure bilatzailea egin nahi duzun ibilbiderako konbinaziorik hoberena zein den ikusteko. Probatzen baduzu, zaletu egingo zara, ikusiko duzu!

IBILBIDEEN BILATZAILEA

Bilatu garraio publikoko ibilbiderik onena zure helmugara iristeko.