Gaurkotasuna

Transfermuga.eu

8 mar , 2017   Video

Mugaz haraindiko joan-etorriak egin nahi dituzten herritarrek horiek gauzatzeko hainbat eskaintza dituztela oinarri hartuta, erabilgarritzat jo dugu eskaintza horiek guztiak plataforma bakar batean biltzea, guztiek ezagut ditzaten. Hortaz, lehenengo helburua informazioa da.

Informazio hori hainbat hizkuntzatan eskainiko da: euskara, gaztelania eta frantsesa.


Zer perimetro hartzen du? Pixkanaka-pixkanaka… 2015ean lehentasuna Baiona-Donostia ardatzari emango badiogu ere, pixkanaka departamendu mailako (Gipuzkoa – Pirinio Atlantikoak) mugikortasun-eskaintzari buruzko informazioa eskaintzen joango gara, eta, ondoren, eskualde mailakoa (Akitania-Euskadi). Hortaz, hurbilketa mailakatua izango da.


Nola? hasteko, lehenengo informazio-maila bat proposatuko dizuegu eskuragarri dauden eskaintzei buruz (prezioa, ordutegiak, planoak…) eta eskuragarri dauden guneetara bidaliko zaituztegu, informazio zehatzagoak izan ditzazuen. Hortaz, benetako atari bat gara gu.


Zenbatero eguneratzen da? Astean behin eguneratzen dugu informazioa, bereziki gure blogean idatzitako sarrerei esker. Eskuragarri dauden eskaintzei buruzko informazioa emateaz gain, lurraldean gertatzen denari buruz hitz egingo dizuegu, baita proposatzen diren eskaintza berriei, abian diren gogoetei eta abarri buruz ere. Gure ustez, mugikortasuna ez da korapilatsua, nahikoa da hari buruzko zenbait azalpen ematea. Hala, gure atariak pedagogikoa izan nahi du.


Eta informazio bakana da? ibilbide-kalkulagailu multimodala garatzen ari gara. Kalkulagailua ekainean izango da eskuragarri trenbide-garraiorako (TER, Euskotren, Renfe). Gure helburua bertan eskaintza publikoak eta pribatuak biltzea da (open data filosofiaren alde eginda eta berrikuntza sustatuta). Beraz, bai, tresna bakantzat jo dezakegu, eskuragarri diren eta zuei aurkeztu nahi dizkizuegun eskaintza guztiak biltzen baititu.


Nola eztabaidatu gurekin? guretzat, hartu-emana ezinbestekoa da. Nahi adina galdera egin diezazkigukezu. Web-taldeak erregulartasunez erantzungo die Twitter eta Instagram bidez eginiko galderei edo eskaerei, horretarako #transfermuga traola erabilita.


Nor? Transfermuga.eu mugaz haraindiko garraioari buruzko informazioa eskaintzen duen ataria da, Akitania-Euskadi Euroeskualdeak bultzaturikoa.


, , , , , , , ,


...