Gaurkotasuna,Non classé

Euskadi “.net” bertsioan

8 ots , 2016  

Basklink eta Sisters & The City ezagutzera eman ondoren, blog berri bat aurkeztu nahi dizugu: PaysBasque.net.

Interneteko atari eta turismo-gida baten arteko nahasketa da, eta hainbat jatetxez, ibilaldiz eta bisitatzeko lekuz osatutako aukera eskaintzen du. Halaber, mugaz bestaldeko hiriei buruzko informazioa ematen du. Hitz gutxitan, gure altxorrak ezagutzeko edo berraurkitzeko abagune ezin hobea.

Herrietako asko orrian ditugu jada (hogeita hamar inguru), eta gero eta informazio gehiago dago, hala nola mugaz bi aldeetan egin daitezkeen ibilbideak.  

Pasaiako badiari buruzko artikuluak 1.200 bistaratze baino gehiago izan ditu, eta kostaldeko ibilbidearenak, berriz, kasik 1.000…

Horrez gain, kirolaren alderdia ere nabarmentzekoa da, inguruetako surf-txokorik onenen berri ematen baitu. Irteerei, erosketei eta ongizateari dagokienez ere, blogak zerrenda osatua du. 

Artikulu guztietako proposamenak irakurriz gero, ezinezkoa duzu asteburuetan aspertzea!

Artikuluekin batera doan argazki-galeriak ederki erakusten digu lurraldeak eskaintzen digun guztia.

PaysBasque.net orriarekin elkarlanean ari gara, eta, egiaz, lankidetza garrantzitsua da guretzat. Izan ere, blogaren helburua da lurraldea haren baliabide erakargarrienen bidez sustatzea, aurreiritzirik gabe eta informazioa eta pedagogia oinarri izanik. Guk ere ikuspegi horren alde egiten dugu garraioei dagokienean, eta uste dugu bi ikusmoldeak elkarren osagarri direla.

Ezin dugu ahaztu garraioa aurkikuntzarako baliabidea dela…


Webgunera sartzea: hemen   I   Facebook orrira sartzea (10.000″Atsegin duzu” baino gehiago): hemen


...