Gaurkotasuna,Non classé

Mugaz gaindiko Gabonak!

2 abe , 2016  

Urtearen amaiera heltzear dago, eta aukera ezin hobea da mugaz beste aldera joan eta bertako tradizioak ezagutzeko. Horrez gain, abagune ona da ere, eguneroko joan-etorriekin eta horiek sortzen diguten estresarekin ahaztu, eta mugikortasun-aukera berritzaileagoak probatzeko. Horregatik, motibatzeko, galdu ezin dituzuen ekitaldien zerrendatxoa prestatu dizuegu, baita hainbat mugikortasun-proposamen erraz, merke eta praktiko ere. Igo zaitez Transfermugaren lerara…


Baiona

noel2016_bayonne

Baionako noria – Iturria: PaysBasque.net

Aurten, Baiona bisitatu beharreko helmuga da. Batetik, Gabonetako azoka dugu, hiriko alde zahar lasaiko Eguberrien bihotza dena, eta familian txokolate bero gozo-gozoa hartzeko aukera emango diguna. Bestetik, Udaletxeko enparantzan XXL noria bat jarri dute lehenbiziko aldiz, etxeko txikien (eta ez horren txiki direnen) gozamenerako: egitarauaPaysBasque.net-eko artikulua PaysBasque.net-en oparitzeko ideiak

Nola irisi?

Topo + TER (trena) konbinatuz: konbinazio honek hiriguneraino eramango zaitu. Aprobetxatu Passbask 11 €-tan (7 € umeentzat), aukera ematen dizu garraiobide bi horiek mugagabeki erabiltzeko asteburu osoan: Topoaren informazioa I TERen informazioa I Passbask-en informazioa

Topo + Transports64 (autobusak) konbinatuz: mugatik joateko aukera ematen du. Egia da trenez baino denbora gehiago behar dela, baina ziur PassEusk txartelaren prezioak (5 € joan-etorria) konbentzituko zaituela: Topoaren informazioa I Transports64-en informazioa I PassEusk-en informazioa

816 Euskadi Express linea, Irundik aterata: Baionako hirigunera zuzenean doa, astebururo, eta 2 € balio ditu pertsona bakoitzeko: Transports64-en informazioa

Pesa, Alsa eta Ouibus konpainia pribatuak, Donostiatik irtenda: autobidez doaz, eta aukera ematen dute Baionara azkar heltzeko: txartel-konparatzailea I autobusen errubrika.

Autoz: aparkalekuen informazioa I autobide-tarifen informazioa.


Biarritz

noel2016_biarritz
Gabonetako argiak Biarritzen – Iturria: PaysBasque.net

Biarritzeko Gabonetako argiek esperientzia ahaztezina izan dezazun lortuko dute. Eta goiz iluntzen duenez, Baionan txokolatea hartu ondoren, egunean bertan Lapurdiko hiriburuaren eta kostaldearen artean dauden kilometro gutxiak egin ditzakezu, ikuskizun eder honekin gozatzeko : egitaraua 

Nola iritsi?

Biarritzera joateko garraioari dagokionez, aukerak Baionakoen oso antzekoak dira, gauzatxo bat kenduta… SNCF geltokia hirigunetik urrun dago. Talde-garraioek geltokian geralekua dute, baina linea guztiak ez doaz hiriaren erdigunera. Horrenbestez, TER edo 816, 816 Euskadi Express, Alsa edo Ouibus autobus-lineetan bazoaz, geltokian Chronoplus-en 8. zenbakia hartu beharko duzu, Biarritzeko Udaletxearen aurrean utziko zaituena (15 minutuko ibilbidea da): autobusen informazioa I trenen informazioa I Chronoplus  8. zenbakiaren informazioa

Aparkatzeari buruz, eskaintzak urteko beste sasoietan daudenak mantentzen dira. Ibilgailua aldirietako aparkaleku batean utzi eta udalak eskaintzen dituen lantzaderak erabiltzea gomendatzen dugu: lantzaderen informazioa I aparkalekuen informazioa I mapa elkarreragilea I autobide-tarifen informazioa.


Donibane Lohizune

Donibane Lohizuneko Gabonetako zuhaitza – Iturria: Saintjeandeluz.com

Baina zuk ez duzu “horren iparraldera” joan nahi, hotza handia egiten du eta! Badugu zuretzako aukera: gertura zaitez Donibane Lohizunera. Aurten, hiriguneak ere Gabonak ospatuko ditu, merkataritza-ekitaldiekin eta kaleko girotzearekin. Hemen duzu egitaraua,

Nola iritsi?

Donibane Lohizune oso ondo prestatuta dago irisgarritasunaren arloan. Hiriguneak tren-geltokia, autobus-geltokia eta doan aparkatzeko gunea bateratzen dituen eremu bat dauka (sartu “Ravel” gure mapa elkarreragilean). Horri esker, oso erraza da hirira iristea, edozein garraiobide aukeratzen duzula ere. Dena dela, kontuan izanik egon ohi den jendetza eta aparkalekuak azkar beteko direla (abenduaren 12an eta 19an doakoak izango dira), talde-garraioa erabiltzea aholkatzen dizugu:

Topo + TER (trena) konbinatuz: konbinazio honek hiriguneraino eramango zaitu. Aprobetxatu Passbask 11 €-tan (7 € umeentzat), aukera ematen dizu garraiobide bi horiek mugagabeki erabiltzeko asteburu osoan:  Topoaren informazioa I TERen informazioa I Passbask-en informazioa

Topo + Transports64 (autobusak) konbinatuz: mugatik joateko aukera ematen du. PassEusk txartelaren prezioak (5 € joan-etorria) konbentzituko zaitu: Topoaren informazioa I Transports64-en informazioa I PassEusk-en informazioa

816 Euskadi Express linea, Irundik aterata: 25 minutuko bidaia da, eta 2 €-tan, Donibane Lohizuneko erdigunera eramango zaitu: Transports64-en informazioa

Pesa, Alsa eta Ouibus konpainia pribatuak, Donostiatik irtenda: Donibane Lohizunera azkar helduko zara: txartel-konparatzailea I autobusen errubrika.

Autoz:  aparkalekuaren informazioa I autobide-tarifen informazioa.


Irun eta Hendaia

Nahiago duzu mugaren inguruetan geratu? Aurten, aukera paregabea duzu familiarekin mugaz bi aldeetako Gabonekin gozatzeko, Irungo eta Hendaiako hiriek proposatutako girotze komunei esker. 

Nola iritsi?

Utzi autoa Ficoban (Irun), dohainik da… Beste aukera bat eskularruak jantzi eta bizikleta hartzea da. Bidegorri ugari daude, eta inguruak horretarako egokiak dira. Bestela, aukerarik onena oinez joatea duzu… Gainera, horrela, txokolate beroa hartzeko aitzakia bikaina ere izango duzu: Ficobako aparkalekuaren informazioa I Irunen aparkatzeko aukerak (Ficoba barne) I Ficobara sartzeko planoa I autobide-tarifen informazioa.


Donostia

noel2016_donostia

Gabonetako jaiegunetan Donostiara joan nahi duzu? Ulertzen zaitugu. Hiri bikaina da, batez ere garai honetan. Jarduera ugari eskaintzen ditu, eta aukera ezin hobea da ere hiriko auzoak ezagutzeko, Kontxako inguruez eta Alde Zaharraz gain. Ikusi egitaraua hemen.

Eta are gehiago, Sister & the City moda-adituei Gabonetako shopping bat presta diezaguten eskatu diegu. Jarraian, haiek egin duten 10 onenen zerrenda duzu… Lana egina ematen dizugu, bai!

Nola iritsi?

Agian, aukera guztiak aztertu dituzula uste duzu… baina ez da hala. Eta, egiaz, badakizu! Gaur egun, aukera anitz dituzu Donostiara joateko.

Mugara joatea eta Topoa hartzea:

Irunera joatea Renfeko tren bat hartzeko: zergatik? Nahiz eta aldirietako trenak 30 minutuan behin igarotzen diren, 20 minututan Donostian zaudelako. Hala ere, Irunen doan aparkatzeko modua aurkitu beharko duzu (Kolon Pasealekuaren ondoan edo Irungo Benten inguruan): Renferen informazioa I Irunen aparkatzeko informazioa I mapa elkarreragilea.

Autobusa erabil dezakezu bidaia osoa egiteko: Alsa, Pesa eta Ouibus konpainia pribatuen eskaintzekin, oso prezio onean joan zaitezke Donostia inguruko herrietara: txartel-konparatzailea I autobusen errubrika.

Azkenik, nahiago baduzu zure autoan joan: mugaz gaindiko bidaia honetarako (badakigu nekeza dela trenez joatea haur-kotxeak daramatzazunean), hona hemen “eko” aholku bat: Donostiara iristen zarenean, autoa kanpoaldeko aparkalekuren batean utzi, Loiolakoa, kasu… Gero, ibai ondotik paseatu edo dBus autobusetako bat hartu: dBus-en informazioa I Donostian aparkatzeko informazioa I autobide-tarifen informazioa.

, , , , , , , , , , , , , ,


...