Gaurkotasuna

Transfermugak Hegobus aurkezten dizue “1 € Biarritzetik mugaraino” 

1 urt , 2017  

Zer da?

Nora doa?

Hegobus Hego Lapurdiko Hiriguneko sare berria da. Haren 10 lineekin, Donibane Lohizunera (1-3 lineak), Hendaiara (4 eta 5 lineak) eta inguruko herri guztietara joateko aukera ematen digu (20-24 lineak):

  • Ahetze
  • Ainhoa
  • Arbona
  • Azkaine
  • Biriatu
  • Ziburu
  • Getaria
  • Senpere
  • Sara
  • Urruña

Informazio gehiago: planoa eta ordutegiak

Zenbat balio du?

Linea horietako txartelak 1 € balio du. Autobus barruan erosten da, eta, txartel batekin, sareko zerbitzuak ordubetez erabil daitezke. Txartel arrunta eta eguneko bonuak autobusean erosten dira ere, baina 10 bidaietako edo 7 eguneko bonuak Donibane Lohizuneko geltokiaren aurrean dagoen bulegoan edo hornitzaile-sarearen saltokietan erosi behar dira – hornitzaileak.

Amarrutxo bat – eguneko prezioa berdina da bakarrik zein beste lau lagunekin joanda, batera bazoazte betiere: 5 € 24 ordu, 10 € astea. Prezio bikaina benetan! informazio gehiago


Zer aldatu da?

Leku guztietan berdin ordaintzen duzu! 1 € Donibane Lohizunen, Hendaian eta gainontzeko herrietan.

Amarrutxo bat: merkeago lortu nahi? Bonu bat erosi: hilean 20 euro ordainduta, bidaia mugagabeak izango dituzu. Eta are hobea dena, lanera joateko sarea erabiltzen baduzu, % 50 murrizketa (10 € hilean) izango duzu zure enpresaren eskutik – bonua online erosi 

Ohiturak galtzeko beharrik ez! Donibane Lohizunen ere, Itzulia linea aurkituko duzu, aldaketatxo batzuekin. Era berean, Hendaian 4 eta 5 lineek Uribil autobusen linea berdeen eta urdinen ibilbideak egiten dituzte, aldaketa batzuekin. Erlaitza linea 20 linea bilakatzen da, eta Sarara eta Senperera doazen lineek 21 eta 22 zenbakiak hartzen dituzte.

Paisaia berriak ezagutu! Hemendik aurrera, hainbat lekutara autobusez joan zaitezke, hala nola Ahetzera eta Arbonara. Gainera, Biarritzera (geltokia) zuzenean joan zaitezke, baita muga gurutzatu ere (Irun, Behobia).

Amarrutxo bat – Goazen muga gurutzatzera! 4 linea Irungo erdigunera iristen da (ezin hobea Mendibilgo merkataritza zentrora joateko), eta 5 linea, berriz, Behobiako bentetara. Bi lineak Hendaiako auzo guztietatik ateratzen dira zuzenean. 

Orain, garraio-eragile bakarra dago, sare bakarra, eta doako laguntza-telefono bakarra ere bai: 0 800 891 891.


Zehaztasun gehiago nahi?

Linea gehienek egunero zirkulatzen dute, igandeak barne.

Nola irits naiteke Donibane Lohizunera?

1, 2 eta 3 lineak Donibane Lohizunera eta Ziburura heltzen dira. 1 linea orduan behin igarotzen da gutxi gorabehera, 7:00etatik 21:00etara.

Nola irits naiteke Hendaiara?

4 eta 5 lineak orduan behin igarotzen dira gutxi gorabehera. Irunera iristen dira, eta Irunbus eta Lurraldebus sareekin konexioa dute (Hondarribira heltzeko aproposa dena, batik bat).

Eta nola joan naiteke gainerako herrietara?

  • Hendaia eta Donibane Lohizune artean, Transports64 konpainiako 816 lineaz gain (Hendaia-Baiona 2 €-tan), 20 linea Urruñatik eta Abadiatik pasatzen da.
  • 21 eta 22 lineak Azkainera, Sarara eta Senperera iristen dira, baita Ainhoara ere (Dantxariaraino).
  • 23 lineak Donibane Lohizune eta Biarritzeko geltokia konektatzen ditu, Getariatik, Ahetzetik eta Arbonatik igarota.
  • Azkenik, 24 linea Urruñara doa, Oleta auzora.

Kontuz! Baliteke 21 eta 24 lineetan aurreko egunean bidaia erreserbatu behar izatea, 0 800 891 891 doako telefonora deituta.

Zer da TAD? Nola funtzionatzen du?

Linea batetik urrun bizi bazara, bidaia erreserba dezakezu, zure helmugara heltzeko. Nahierako garraio-zerbitzua da, eta autobus-bidaia arrunt baten prezio berdina dauka. Zonalde bakoitzean, zerbitzua astean bitan erabil daiteke, 9:00etatik 17:00etara, zure etxetik sareko puntu zehatzetara joateko – informazio gehiago

Hegobus sarea 2016aren amaieran plazaratuko dugun ibilbide-kalkulatzailean sartuko da. Laster, zure bidaiak modu errazean prestatu ahal izango dituzu, bai eta Hego Lapurdiko Hiriguneko txokorik ederrenak ezagutu ere.

, , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,


...