Gaurkotasuna,Non classé

“Pagotxak” aprobetxatu

30 urr , 2015  

Transfermuga.eu plataforma sortzerakoan, egiaztapen sinple bat izan genuen abiapuntu: mugaren bi aldeak lotzen dituzten garraio-eskaintza gero eta gehiago daude, baina biztanle gehienek ez dituzte ezagutzen. Horrela, Transfermugak helburu sinplea dauka, hots, eskaintza horiek guztiak ezagutaraztea, publikoak zein pribatuak, garraiobidea edozein dela ere: itsasontzia, hegazkina, autoa, autobusa… Izan ere, gustu eta ekonomia guztietarako aukerak daude.

Eta uda ezin hobeto bukatzeko, ziurrenik ezagutuko ez dituzun zenbait eskaintza aurkeztu nahi dizkizugu. Hona hemen gure aukera…


Sosik ez daukazu, baina bidaiatu nahi duzu?

Mugaz bestaldeko herriak ezagutzeko aukera emango dizuten tarifa interesgarri eta merke asko daude. Gure “tarifak” atalean aurkituko dituzu guztiak… hemen duzu gure aukera…

Autobusa eta Topoa bateratzea axola ez bazaizu, Baiona <> Donostia ibilbidea (eta tarteko herri guztiak) 5€-tan egin dezakezu, PassEusk txartelari esker, Transports64 eta Euskotren konpainiek sortutakoa. Topoa atsegin baduzu, baina autobusa hartu beharrean TER nahiago baduzu, PassBask erabil dezakezu. Horren bidez, Baiona eta Donostia arteko ibilbidea nahi beste aldiz egin ahalko duzu asteburuetan, 11€ bakarrik ordainduta – eskuratu Passbask / Passeusk

Tolousen bizi zara eta asteburua Donostian igaro nahi duzu lagunekin? Irunen bizi zara eta Unescok Gizateriaren Ondare aitortu duen Bordeleko zonaldea ezagutu nahi duzu? Orain, 10€-tik hasita egin dezakezu, Starshipper konpainiari esker. – sartu

Horrez gain, bada beste aukera merke bat, autoa partekatzea. Blablacar bilaketa-tresna txertatu dugu autoa partekatzeko atalean. Ikusiko duzu bizitza zenbatean errazten dizun, baita Baiona-Donostia bidaia 5€ baino gutxiagoan egiteko aukera eman ere! Zeinek gehiago eskaini? – sartu

Azkenik, beti “maukarik onenak” aurkitzen dituen horietako bat bazara, lagunei autobus-txartelak konparatzeko tresna erakutsi. Arrakasta bermatuta! sartu


Azkartasunaren zaleentzat…

Bidaietan, zuk azkartasunari eta eraginkortasunari lehentasuna ematen diezu, gastu ekonomikoa zaindu ordez. Horrela bada, hona hemen berri on bat: Alsa eta Pesa bezalako operadoreekin, Biarritzeko aireportutik Donostiako hiri-erdigunera 45 minututan joan zaitezke, autobidez. Biarritzeko hiri-erdigunetik abiatuta, zenbait minutu gehitu beharko dizkiozu. Eta eraginkortasunaz ari garela, Alsa eta Pesa konpainiek txartelak % 100 online erosteko aukera ematen dizute. Hara, ahaztu baino lehen, jakin dezazula 7 eta 15 joan-etorri artean egin ditzakezula, garaiaren arabera – Pesa / Alsa eskaintzak eskuratu.

Eta badugu interesa dakizukeen informazio gehiago… Irun ezagutzen baduzu, eta zer lekutan erraz edo doan ere (aukera dago zonalde askotan) aparka daitekeen baldin badakizu, berri bikaina dugu zuretzat. Renferen Aldirietako trena Irun edo Irungo Bentak geltokietan hartuta, Donostiako hiri-erdigunera (Gros edo Atotxa) 20 minututan iritsiko zara, eta 2€ baino gutxiagoan, gainera. Trenak 30 minuturo daude. Horrela, ez dituzu gorriak ikusiko aparkatzeko lekua bilatzeko eta erosketak lasaitasunez egitera joan ahalko zara, eta ez duzu andela bete beharko ere, Irunera bueltan autoa jasotzen duzunean. – sartu


Aparkatzeko hamaika komeria, eta garestia da gainera!

Lagunekin “beste aldera” joan nahi duzu egun pasa. Autoa partekatzen duzu gastuak txikiagotzeko, baina sarritan zure “business plan” bikaina kolokan jartzen duen arazo batekin egiten duzu topo: aparkatzeko lekuen prezioa. Ez kezkatu, hemen dituzu zenbait aholku.

Udan, aparkalekuak gaitzen dituzte kanpoaldeko auzoetan, Iparraldeko hiri askotan. Gero, hondartzara edo hiri-erdigunera autobusez joan zaitezke lasai asko. Horixe dugu Angeluren (Minerva parkinga), Biarritzen (halles d’Iraty) eta Donibane Lohizunen (ravel) kasua. – sartu

Hegoaldean ere, antzekoak aurki daitezke. Ficoba azokako aparkalekua (900 leku), Irunen, doakoa da 8:00etatik 2:00etara. Hantxe utz dezakezu autoa, eta Irungo hiri-erdigunera 15 minututan iristen zara oinez. Ikusiko duzu, gainera, Ficoba garraio-sarearen bidez oso ondo komunikatuta dagoela. Zoazen hurrengoan, bertan aparka dezakezu, eta Topoa edo 916 Euskadi Express hartu, edota, zergatik ez, TER Hendaian ere bai (geltokira pixka bat ibilita). – sartu

Donostian, doan aparka daiteke ere, Loiolako parkingean. Handik abiatuta, hainbat aukera dituzu. Autobusa har dezakezu hiri-erdigunera. Horrela, Donostiako garraio-sarea zeinen garatuta dagoen ikusiko duzu, Europako onenetakoa baita (azkarra eta merkea da). Horrez gain, ibaiaren ondoko pasealekuan zehar joan zaitezke. 15 minutu dira gutxi gorabehera. Ibilaldi atsegina da, kirola egingo duzu, eta, agian, ikusita ez zenituen Donostiako zenbait auzo ezagutuko dituzu. Ez izutu, 500 metrotik behin tabernaren bat aurkituko duzu; hortaz, egarri bazara, horietako batean atsedentxoa har dezakezu. – sartu

Gure tresna kartografikoaren bidez, aparkaleku horien guztien kokaleku zehatza aurki dezakezu. Eskuineko botoiarekin klik eginda, “ibilbidea hemendik” aukera ikusiko duzu, aparkalekurainoko ibilbidea kalkulatzeko. – sartu

Ah, ahaztu baino lehen! Erregairik merkeena saltzen duen zerbitzugunea bilatzen duen tresna bat ere txertatu dugu. – sartu

, , , , , , , , , , , , , , , , , ,


...