Non classé

Nola mugitu euskal kostaldetik udan zehar, Transfermugarekin?

24 uzt , 2015  

Iritsi da uda, eta euskal kostaldeak udarekin gozatzeko milaka aukera eskaintzen dizkizu. Gainera, udarekin batera, turistak eta autoz eginiko joan-etorriak areagotzen dira, baita trafikoa eta horrek inguruko errepideetan sortzen duen kutsadura ere. Euskadik ehunka aukera eskaintzen ditu mugaren bi aldeetan, kulturaren, kirolaren, aisiaren, gastronomiaren eta turismoaren arloetan, eta oso irisgarriak dira, gainera, herritarrek eskura dituzten garraiobideei esker. Horregatik, uste dugu egokia dela hainbat intermodalitate-mota proposatzea, autoa hartzea opor hauetarako azken aukera izan dadin. Intermodalitatearen xede nagusia da garraiobideak modurik hoberenean integratzea, herritarren beharrei erantzunez eta garraio-sistema eraginkortasunez erabiltzen dela bermatuz.

Horregatik, Transfermuga.eu informazio-atarian lan egiten ari gara herritarrek intermodalitate irisgarria izan dezaten, mugaz bi aldeetako ibilbideetan. Bidaiariarentzako informazio-atariari eta ibilbideen kalkulagailuari esker, gure plataforman bertan zure ibilbidea antola dezakezu, eskura dauden mugikortasun-aukera ezberdinak bilduta. Nola funtzionatzen du? Zer aukera ematen dizkigu mugaz haraindiko intermodalitateak? Adi irakurri, euskal kostaldeak eskaintzen dituen aukera intermodalak erabiltzeko hainbat proposamen egingo dizkizugu eta.


“Topoa” eta Ter – PASSBASK da gure lehenengo proposamena, mugaz bestaldeko nazioarteko pasea, alegia. 11 euro balio du helduentzat, eta 7 euro, berriz, 12 urtetik beherakoentzat. Lasartetik Baionara doa, SNCF eta Euskotren konpainiari esker, txartel bakar batekin, nahi beste bidaia egin daitezke 48 ordutan (sartu). Gainera, bizikleta eraman dezakezu, bai Euskotrenen, bai SNCF (ter) konpainiaren eskualde-trenetan, eta, hala, lurralde osoko bizikleta-ibilbideekin gozatu (sartu). Uztailaren 1etik aurrera, antzeko sistema bat dago martxan, PassEusk izenekoa, baina “topoa” eta Transports64 konpainiekin funtzionatzen du – 5€ joan-etorria (sartu).


Autoa eta autobusa Iparralden – Biarritzera autoz joan nahi duzu, baina badakizu ez duzula hondartzatik gertu aparkalekurik topatuko? Utzi autoa Halles d’Iraty inguruan, hirigunetik urrun, eta hartu Baiona-Angelu-Biarritz Hiriguneko autobus-sarearen Chronoplus lineetako bat, zure gustuko hondartzara joateko (sartu). Horrez gain, aparkalekuak daude Angeluko hondartzetarako (sartu).


Renfe Donostiako hondartzetaraino- Ostera, Donostiako Zurriolako hondartzan egun-pasa joan nahiko zenuke? Aprobetxatu RENFEren aldiriko trenaren eskaintzak, eta Irun eta Gros arteko ibilbidea erosotasun osoz egin, Gipuzkoako hiriburuan aparkalekua bilatu behar gabe (sartu).


Alsarekin festetara – Ez dituzu Baionako bestak ezagutzen, eta uda honetan ezagutu nahiko zenituzke? Edo, ezagutzen dituzu dagoeneko, eta bueltatu nahi duzu, baina autorik gabe? Alsa autobus-konpainiak linea bat jartzen dizu egunero, ez dezazun ezer galdu. Hartu eguerdiko autobusa Donostian, eta besta-egunekin gozatu, ziur egonda etxera autobusez bueltatzeko aukera izango duzula 1:15ean edo 4:15ean, edota 8:30ean, parrandazalea bazara (sartu).


Hondartzara 816EE linearekin – Irungoa bazara eta mugaz bestaldeko hondartzetako batera egun-pasa joan nahi baduzu, zortea daukazu. Transports64 hiriarteko autobus-sareak 816 linea berritu du, eta 816 Euskadi Express linea sortu du astebukaeretarako, linea azkarra eta mugaz haraindikoa, alegia. Imajinatu igande batez Donibane Lohizuneko hondartzara egun-pasa joan nahi duzula. 2 euroren truke Euskadi Express hartu, 11:30 inguruan Irunen, eta hondartzan eguna eman ondoren, 18:10ean bueltatzean zara, Donibane Lohizuneko geltokitik. Itxura ona dauka, ezta? (sartu). Zer gertatzen da Irungoa izan gabe eskaintza hori aprobetxatu nahi baduzu? PassEusk txartelarekin Transports64 autobusak eta “topoa” erabil ditzakezu Baiona, Hendaia eta Donostia artean. Helduen kasuan, 5 euro balio du, eta 5 urtetik beherakoek doan bidaia dezakete.


Horiek gure lurraldeko intermodalitate-aukeretako batzuk besterik ez dira. Sortu zure udako ibilbidea Transfermuga.eu informazio-atarian, eta udarekin gozatu, autoa erabili behar gabe. Denbora, dirua eta osasuna irabaziko dituzu eta baita ingurumena errespetatu ere

+++

uMap erreminta eta Open Street Map-en datuak erabili ditugu plano elkarreragilea zuen eskura jartzeko. Plano honen bidez eusko-landen itsasertzean zeharreko garraio modu guztien eskaintzak ikus ditzakezue. Plano hau progresiboki osatuko dugu : sartu

+++

Ibilbide-kalkulatzailea, eta Transfermuga proiektuaren aurrerapen zehatz desberdinak aurkezteko asmoz, bideo bat grabatzea erabaki dugu. 3 minutu inguruko bideo honetan zehar pertsonaien eguneroko egoerak erakusten ditugu, bere mugaz-gaindiko lekualdatzeetan : Bideoa ikusi

, , , , , , , , , , , ,


...